COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ALERGIA, INTOLERANTZIA ETA TRANS GANTZ AZIDOAK

1. argazkia

Iritsi da udaberria eta, harekin batera, garai honetan oso ohikoa izaten den patologia bat: alergia (iparraldean, oso ohikoa da gramineoen polenarekiko alergia, baina egon daitezke beste batzuk ere: animalien ilearekiko, botikekiko, hautseko akaroekiko alergiak, adibidez). Jarraian, alergia eta intolerantzia (glutenarekikoa, laktosarekikoa eta abarrekikoa, adibidez) bereizten saiatuko gara.

ALERGIA: substantzia edo elementu arrotz baten (alergenoa deitzen zaiona) kontaktuaren aurrean, immunitate-sistemak erantzun anomaloa, “areagotua” izaten du.

Era askotakoak izan daitezke sintoma horiek (eztarriko edo begietako azkura, urtikaria eta abar) eta bizitza ere arriskuan jar dezakete, shock anafilaktibo bat jasan dezaketelako.

Kasu honetan, alergia eragiten duen hori baztertu, saihestu eta kontsumitzeari utzi behar zaio.

Ohikoak dira fruitu lehorrekiko, hautsaren akaroekiko, animalien ilearekiko, kontaktuko, polenarekiko eta abarrekiko alergiak.

INTOLERANTZIAK: elikadurakoak izaten dira (laktosarekin eta glutenarekin lotutakoak -azken hori ez da alergia bere horretan, baina sistema immunologikoak lotura du- dira ohikoenak) eta, kasu honetan, eta hona hemen alde handiena: ez du sistema immunologikoak eragiten. Kasu honetan, intolerantzia diegun osagai horiek dituzten elikagaiak irentsiz gero, digestio arloko sintomatologiak ugari izaten dira.

Elikagai horiek kentzea edo, gorputzak sintomatologiarik gabe tolera ditzakeen oso kantitate txikitan hartzea (inoiz ez zeliakiaren kasuan) izaten da tratamendua.


TRANS GANTZ AZIDOAK

Elikagaiei gehitzen zaizkien edo halakoak dituzten elikagaien gantz moten artean daude trans gantz-azidoak izenekoak. Landare-jatorria duten gantzak hidrogenatzetik datoz eta egoera likidotik solidora igarotzen dira gero errazago erabili ahal izateko. Elikagaien zaporea egonkortzen dute eta, beste hainbat ezaugarrien artean, kontsumitzeko baimendutako denbora handitzen da.

Kolesterol txarra, triglizeridoak, igotzen dituzte eta diabetesa eta hipertentsioa sor ditzakete. Beste nolabait esanda, gure osasunerako “oso txarrak” dira.

Elikagai ultraprozesatuetan egoten dira eta oso garrantzitsua da etiketak irakurtzea halakorik duten jakiteko. Partzialki hidrogenatutako gantzak edo trans gantz-azidoak dituztela ikusten badugu, hona hemen gomendioa: hobea da halakoak ez jatea.