COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ARRAIN URDINA, ZURIA EDO ERDIKOIPETSUA

1. argazkia

Arrain urdin eta zuriek haragia digerigarria izatea dute bereizgarri, eta beraz, giharretan duten koipe-proportzio desberdina. Tarteko talde bat ere badago, arrain erdikoipetsua deitzen zaio.  

 

Arrain zuriak:

Legatza:

Prestatze modu gehien dituen arrainetako bat da legatza, errezeta errazenetatik sofistikatuenetara. Arrain zuri mamitsua eta haragi leunekoa da, eta espezie asko dauden arren, Europako legatz arrunta da gozoena.

Zapoa:

Zapoa edo itsas zapo izenez ere ezagutzen da. Ur gaziko arrain zuria da, hondo ozeanikoan bizi dena. Haragiaren tinkotasunari esker, eta xerrek hezurrik ez dutenez, ezin hobea da arraina gustatzen ez zaienentzat.

Oilarra:

Bi begiak gorputzaren ezker aldean izatea du bereizgarri nagusia. Oilarra arrain zuria da, ehundura eta zapore leunekoa, koipe gutxikoa, eta errezeta ugaritako protagonista da.

Bakailaoa:

Bakailao ur gaziko arrain zuria da eta 60 espezie inguru daude; dena den, ezagunena eta merkataritzari dagokionez garrantzitsuena bakailao arrunta da. Zapore atsegineko arraina da, beste arrain zuriek baino zapore nabarmenagoa du.

Erreboiloa:

Erreboiloa arrain zuria da; zapore leun eta digestio arina dituenez, ezin hobea da urdail delikatua duten pertsonentzat eta dieta egiteko asmoa dutenentzat. Haragi tinkoa eta bikaina duen arraina da.

Mihi-arraina:

Mihi-arraina arrain zuria da eta arrain zapal onenetakoa dela sailkatu izan da, kalitate onekoa eta koipe gutxikoa delako. Merkatuan urte osoan topa daiteke, baina kontsumitzeko garairik onena martxotik apirila arteko tartea da.

Lupia:

Lupia, bakailaoa, merlenka, perka eta arraia dira arrain zuri gihartsuenak; izan ere, 100 gramo haragiko 1,3 gramo koipe dute. Lupia arrain oso nutritibotzat hartzen da, dieta hipokalorikoetan ohikoa izan daiteke.

 

Arrain urdinak:

Antxoa:

Antxoa, sardina eta txitxarroa dira gure artean gehien kontsumitzen diren arrain urdinetako hiru. Antxoa arrain koipetsuenetako bat da eta txikia denez, eskuekin manipula daiteke, sukaldeko tresneriarik erabili beharrik izan gabe.

Sardina:

Sardina omega 3 iturri ona eskaintzen duen arrain urdina da, kolesterolaren eta triglizeridoen mailak jaisten laguntzen du. Gomendagarria da bihotz-biriketako gaixotasunak dituzten pertsonentzat sardinak eta bestelako arrain urdinak kontsumitzea.

Txitxarroa:

Dietan txitxarroa eta bestelako arrain urdin batzuk izatea gomendatzen da, duten koipearen kalitateagatik, bihotzeko gaixotasunen arriskua murrizten laguntzen baitu. Txitxarroa balio biologiko handiko proteinen iturri ona da, eta bitaminak eta mineralak ditu.

Hegaluzea:

Hegaluzearen eta atunaren edo hegalaburraren arteko aldea hegalaren luzera da; hegaluzeak luzeagoa du.  Horrez gain, bizkarraldeko bi alboetan hegaluzeak kolore iluneko marra okerrak ditu.

Berdela:

Berdela hegaluzearen eta hegalaburraren familia berekoa da, eskonbridoen familiakoa. Haragiaren tinkotasunagatik eta zaporeagatik oso arrain preziatua da. Berdelak nagusi dituen mineralak potasioa, magnesioa, iodoa eta burdina dira.

Atuna edo hegalaburra:

Komeni da hegalaburra eta atunzuria edo hegaluzea bereiztea, leku batzuetan albokera ere deitzen zaiona. Hegalaburra da gure artean gehien kontsumitzen den arrain urdinetako bat eta haren haragiak % 12ko koipea du, omega3 asko duen koipea den arren.

Izokina:

Arrain urdina dela uste den arren, izokina haragi asko baino gihartsuagoa da. Izokinaren burdina xurgatzeko oso erraza da eta fosforo-eduki altua du gainera, eta garuneko ehunen funtzionamendu egokirako funtsezkoa da hori.

 

Arrain erdikoipetsuak:

Urraburua:

Urraburuak neurrizko koipe-edukia du, beraz, arrain erdikoipetsutzat hartzen da, eta beraz, energia-ekarpen baxuko arraintzat, beraz, erraz eta koipe gutxirekin prestatuz gero, haren kontsumoa egokia da pisua kontrolatzeko dietetarako.

Amuarraina:

100 gramo haragiko 3 gramo koipe duen arrain erdikoipetsua; balio biologiko handiko proteinak ditu, baina beste arrain batzuetakoak baino kantitate txikiagoak. Amurraina elikagai oso nutritiboa da, potasioa eta fosforoa du.

Bisigua:

Arrain erdikoipetsua da, neguan arrain urdin bihurtzen da, koipe eduki altuagatik. Modu intentsiboan arrantzatzen da, asko kontsumitzen den arraina baita, eta Japonian ospakizun handietarako jaki onenetako bat da.