COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ARRAIN URDINAK, OSASUNAREN ALIATUAK

1. argazkia

Garai honetan, arrandegietan berdela, txitxarroa, antxoak… topa ditzakegu. Arrain urdin horiek gure osasunerako oso lagungarriak dira. Gantz azido asegabetan (omega 3 eta 6) aberatsak diren elikagaiak dira, babesle kardiobaskular gisa oso garrantzitsuak (kolesterola, arterietako tentsioa… erregulatzen laguntzen du), K, D (hezurretako osasunerako ezinbestekoa) eta E Bitaminak dituzte, baita zenbait mineral ere: kaltzioa, fosforoa eta burdina. Gainera, proteinen iturri sendoa da.

Beren nutrizio-propietateak manten ditzaten, ez frijitzea, barbakoan ez egitea… gomendatzen da. Aldiz, lurrunean, papillote erara, egosita, labean edo plantxan, behe tenperaturan egiteko egokiak dira.

Gomendio orokor gisa, astean pare bat aldiz behintzat arrain urdina jatea komeni da (hezueria duten edo azido urikoa altu duten pertsonek kontsumoa neurtu behar dute, baita latako arrainen kontsumoa ere).