COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

ASPREH 2021 JARDUNALDIAK HEMEN DIRA

1. argazkia

SUPER AMARAk asteburuan Donostian egingo diren ASPREH 2021 Jardunaldien XII. edizioan hartuko du parte.

ASPREH elkarteak -Ikusteko Desgaitasuna duten Pertsonak Errehabilitatzeko Profesionalen Elkarteak- Jardunaldien XII. edizioa ospatuko du gaurtik igandera bitarte Donostian “Irisgarritasun Unibertsalaren eta Teknologiaren bidez Ikusteko Desgaitasuna duten Pertsonen Kirola, Aisialdia eta Turismoa Sustatzea” izenburupean egingo dituen ekitaldien bidez.

Jardunaldiak urtero egiten dituzte itsuen eta ikusmen baxua duten pertsonen errehabilitazio arloan lan egiten duten diziplina ugaritako profesionalak beste profesional batzuekin, ikasleekin, elkarteekin eta ikusteko desgaitasuna duten pertsonekin elkartu eta azken aurrerapenak elkarrekin lantzeko asmoz. Jardunaldi bakoitza gai espezifiko baten ingurukoa izango da eta hiri jakin batean egiten da. 

Bere historian lehen aldiz, gaur arratsaldean abian jarriko duten ASPREHren urteko topaketa Euskadin egingo da. Hain zuzen ere, lurraldeak irisgarritasunarekin, eta turismo eta kirol egokituarekin lotutako gaietan erakusteko gauza asko ditu.

Elkarlan hau  Nazio Batuen # 3 Garapen Jasangarrirako Helburua lortzeko gure gain hartutako konpromisoari lotuta dago. Horretarako, pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko lan egiten duten elkarteei laguntza ematen diegu eta, horren bidez, ongizate unibertsala sustatzen dugu.

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago:

Jardunaldiak Kirol Etxean, Real Sociedad taldearen futbol-estadioaren (Anoeta, Reale Arena) behealdean, eta Hegalak Kirol Zentroan eta Hotel de Londres y de Inglaterra hotelean egingo dira 

Tailerretan, hitzaldietan eta mahai-inguruetan EAEtik, Nafarroatik, Murtziatik, Kataluniatik eta Madrildik etorritako hizlari adituak izango dira eta hiru bloke tematiko nagusi jorratuko dituzte: 

  • Irisgarritasunarekin eta turismoarekin lotutako estrategia eta jarduerak Euskadin eta Gipuzkoan.
  • Ariketa fisikoa eta kirola itsuen eta ikusmen baxua duten pertsonen autonomia pertsonalerako.
  • Gizarteratzeko berrikuntzak.

Informazio gehiagorako, kontsultatu hemen: https://www.aspreh.org/xii-jornadas-aspreh/