Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ASTEROKO DIETA - BIGARREN ASTEA

1. argazkia

Hemen dugu ohitura onak hartzeko jarraibide egokien bigarren astea, alde batetik, errazago izan dadin erosketa egitea, eta bestetik, ez pentsatu beharrik izateko zer jan. Eta gainera, aldi berean gure elikadura zainduko dugu. Beti diodan moduan, jarraibide orokorrak dira. Norbaitek dieta bereziagoa behar badu patologiaren bategatik edo jarraibide zehatzagoak nahi baditu pisua kontrolatzeko, profesionalen esku jarri behar du.


ASTELEHENA:

Bazkaria:

  • Erromaneskua lurrunetan oliba-olio gordin pixka batekin eta kurkuma arraspatu pixka batekin.
  • Untxi errea endibia-entsaladarekin.

Afaria:

  • Haragi-salda (koipegabetuta).
  • Muskuiluak lurrunetan.

ASTEARTEA:

Bazkaria:

  • Indaba beltza, azarekin eta piperminarekin.
  • Eskarola baratxuri eta ernamuinekin.

Afaria:

  • Ilarrak tipulinarekin, erromaneskuarekin eta eskalfatutako arrautza pare batekin.

ASTEAZKENA:

Bazkaria:

  • Kinoa barazki-salteatuarekin, almendra zatitu txigortuarekin eta oilasko zatitxo batzuekin.
  • Barazki-salda.

Afaria:

  • Solomo naturala plantxan pistoarekin.

OSTEGUNA:

Bazkaria:

  • Babarrunak azarekin (astelehenekoak aprobetxatuko ditugu).
  • Arraina plantxan (galdetu arrandegian garaikoa zein den).

Afaria:

  • Indioilarra oliba-oliotan marinatuta ezkaia, erramua, erromeroa…gehituta eta gero plantxan eginda.
  • Barazki-salda.

OSTIRALA:

Bazkaria:

  • Entsalada mistoa (eskarola, endibia.. besteak beste, garaian garaikoak), ahuakatearekin eta ernamuinekin.
  • Arraina lurrunetan gari-zainzuriekin.

Afaria:

  • Orburuak plantxan.
  • Kalabazin-tortilla.

LARUNBATA:

Bazkaria:

  • Pasta integrala pistoarekin eta otarrainxkekin eta/edo muskuiluekin.
  • Entsalada.

Afaria:

  • Barazki-krema.
  • Hanburgesa begetala plantxan piperrekin.

IGANDEA:

Bazkaria:

  • Barazki-menestra (orburuak, azalorea, ilarrak, erromaneskua, lekak…). Menestra egiteko aurreko egunetan erabilitako barazkiak aprobetxatuko ditugu.
  • Arraina labean.

Afaria:

  • Haragi-salda: katilukada bat.
  • Oilaskoa plantxan.

Asteroko dietaren lehenengo astea irakurri nahi? Kontsulta ezazu hemen klik eginez: Asteroko Dieta - Lehenengo Astea