Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ASTEROKO DIETA - HIRUGARREN ASTEA

1. argazkia

Aurrera hirugarren astearekin! Hala, otorduak alda ditzakegu, gure ohitura onekin aurre jarraituko dugu eta jateko zer prestatu pentsatu beharrik ez dugu izango!

Gosaltzeko eta otorduen artean, lehen astean azaldu genituen neurriekin edo ohiturekin jarraituko dugu. Hurrengo estekan sakatuz errepasa ditzakezu: Asteroko dieta - Lehen astea


ASTELEHENA:

Bazkaria:

  • Endibien entsalada tipulinarekin.
  • Arroz integrala barazkiekin eta otarrainxka batzuk.

Afaria:

  • Kuiatxoa plantxan.
  • Urdaiazpiko egosi naturala plantxan.

ASTEARTEA:

Bazkaria:

  • Dilistak arroz eta barazkiekin (ziazerbak edo espinakak, adibidez).

Afaria:

  • Lata bat atun, eta sardina txikiak piperminarekin eta piper gorriekin.
  • Barazki-salda.

ASTEAZKENA:

Bazkaria:

  • Barazki-purea.
  • Oilaskoaren hegalak labean erreta entsalada pixka batekin eta ahuakate laurden batekin.

Afaria:

  • Ur irakinetan egindako arrautza pare bat kuiatxoarekin (astelehenetik izango dugu) eta piper gorriekin.

OSTEGUNA:

Bazkaria:

  • Aza gorri egosia oliba-olio pixka batekin eta zatitutako almendrekin.
  • Arraina labean prestatuta batatarekin.

Afaria:

  • Untxia eta gari-zainzuriak plantxan.
  • Barazki-salda.

OSTIRALA:

Bazkaria:

  • Dilistak zerbekin.
  • Curryarekin marinatutako indioilarra (plater batean oliba-olio pixka bat jarriko dugu curryarekin, eta bertan bota indioilarra marina dadin) plantxan.

Afaria:

  • Orburuak lurrunetan prestatuta.
  • Muskuiluak plantxan edo arraina lurrunetan (nik atzo bakailao-kokotea jan nuen) oliba-olio gordin pixka batekin.

LARUNBATA:

Bazkaria:

  • Kuskusa barazkiekin, mahaspasak eta oilasko zatitxoak.
  • Endibien entsalada ahuakate eta tipulinarekin.

Afaria:

  • Haragi-salda.
  • Baratxuri berrien tortilla.

IGANDEA:

Bazkaria:

  • Zerben orri-mamiak arrautzeztatuta urdaiazpiko egosi natural pixka batekin.
  • Haragi-bolak (labean prestatu frijitu beharrean) barazki-saltsarekin.

Afaria:

  • Barazki-krema.
  • Jogurta eta intxaur batzuk.

Asteroko dietaren bigarren astea irakurri nahi? Kontsulta ezazu hemen klik eginez: Asteroko Dieta - Bigarren Astea