Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ASTEROKO DIETA - LAUGARREN ASTEA

1. argazkia

Aurrera laugarren astearekin! Hala, otorduak alda ditzakegu, gure ohitura onekin aurre jarraituko dugu eta jateko zer prestatu pentsatu beharrik ez dugu izango!

Gosaltzeko eta otorduen artean, aurreko asteetan azaldu genituen neurriekin edo ohiturekin jarraituko dugu. 

Hauen garaia da:

  • Alkatxofak
  • Kardua,
  • Borraja eta
  • Oso onak daude oraindik ere brokolia, azalorea, aza, aza gorria…
  • Muskuilu galiziarrak eta
  • Skrei bakailaoa eta
  • Fruten artean, unerik onenean daude hemengo kiwia, eta marrubia ere hasi da dagoeneko.

Astelehena:

Bazkaria:

  • Brokolia baratxurien olio errearekin (olio gutxi).
  • Indiolarra (lehendik, soja-saltsarekin eta curcumarekin jarrita izango dugu marinatzen, edo curry pixka batekin; hori aukerazkoa da) plantxan piperrekin.

Afaria:

  • Barazki-zopa (lekak, azenarioa, porruak…).
  • Ur irakinetan egindako pare bat arrautza.

Asteartea:

Bazkaria:

  • Kinoa barazkiekin eta otarrainxkak.
  • Endibia-entsalada sagarrarekin.

Afaria:

  • Alkatxofak lurrunetan oliba-olio pixka batekin, izokin ketua tipulinarekin

 


Asteazkena:

Bazkaria:

  • Txitxirioak ziazerbekin eta bakailaoarekin.

Afaria:

  • Oilasko-hanburgesak perretxikoekin.

Osteguna:

Bazkaria:

  • Barazkiak labean (alberjinia, kalabazina, piperrak…) eta batata labean
  • Txerri-azpizuna plantxan entsalada pixka batekin eta ahuakate laurdenarekin.

Afaria:

  • Skrei bakailaoa lurrunetan barazkiekin eta oliba-olio gordin pixka batekin.

Ostirala:

Bazkaria:

  • Pasta integrala barazki salteatuekin, muskuiluekin eta hegalaburrarekin.
  • Eskarola-entsalada baratxuriekin eta ahuakate laurdenarekin.

Afaria:

  • Perretxiko eta ganba nahaskia.
  • Barazki-salda.

Larunbata:

Bazkaria:

  • Barazki-menestra ilarrekin eta babekin (orain hasiko dira), urdaiazpiko zati batzuekin (gutxi).
  • Untxi errea.

Afaria:

  • Alkatxofa salteatuak.
  • Muskuilu galiziarrak lurrunetan edo ozpin-olioarekin.

Igandea:

Bazkaria:

  • Barazki- eta itsaski-paella.
  • Entsalada hornigaiekin.

Afaria:

  • Laranja-entsalada hegalabur latatxoarekin, tipulinarekin eta ahuakate laurdenarekin.