Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ASTEROKO DIETA - LEHENENGO ASTEA

1. argazkia

Igaro dira festarako egunok, mahai baten inguruan egindako familiako bilerak eta Urteberria ospatzeko lagunekin egindako hitzorduak. Horiek guztiak jan-edanen inguruan egin ditugu.

Mirarizko dietekin bonbardatuko gaituzten unea iritsi da; hartu hau argaltzeko! Edan hau eta, hala, bi egunetan 6 kilo galduko dituzu! Akatsa da hori, zalantzarik gabe (beste egun batean hitz egingo dugu horren inguruan).

Horregatik, asteroko jarraibide batzuk emango ditugu orientazio moduan sasoiko produktuekin geure burua zaintzeko, modu osasungarrian jateko eta urrats horiek errazago emateko.

Has gaitezen!

Gosariari dagokionez, honako hauek gomendatzen ditut:

  • Kakaoa edo kafea landare-edariarekin eta olo-maluta eta mahaspasekin.
  • Kakaoa esnearekin, infusioa ogi integralarekin eta urdaiazpikoarekin, atunarekin, tortillarekin… prestatutako ogitarteko txiki batekin.
  • Infusioa jogurtarekin, frutarekin eta fruitu lehorrekin.
  • Tostada bat ahuakatearekin, tomatearekin, haziekin… infusioarekin edo kafesnearekin.

Horiek aukera batzuk baino ez dira; badaude beste batzuk ere: fruta bakarrik hartzea, infusio bat eta fruitu lehorrak…


ASTELEHENA:

Bazkaria:

  • Dilistak zerbekin.
  • Eskarola-entsalada baratxuriarekin eta mingranarekin.

Afaria:

  • Barazki-purea oliba-olio gordin pixka batekin.
  • Tortilla soila perrexilarekin.

ASTEARTEA:

Bazkaria:

  • Egositako orburuak oliba-olio gordin pixka batekin.
  • Lurrunetan prestatutako izokina, hornigai moduan gari-zainzuri batzuekin.

Afaria:

  • Kuiatxoa, gari-zainzuriak eta kuia plantxan.
  • Indioilarra plantxan.

ASTEAZKENA:

Bazkaria:

  • Azalorea, brokolia eta patata lurrunetan oliba-olio gordin pixka batekin. Nahi ditugun espezieak bota diezazkiokegu.
  • Eskarola-entsalada baratxuriarekin, eta mingranarekin eta atun pixka batekin.

Afaria:

  • Arraina (legatz ertaina, bakailaoa, oilarra…) lurrunetan, eta barazkiak hornigai moduan (ziur nago azalorea, brokolia, orburuak, kuiatxoa… sobera geratu zaizkigula).

OSTEGUNA:

Bazkaria:

  • Pasta integrala barazkiekin salteatuta, eta oilasko-zati edo muskuilu batzuk.

Afaria:

  • Arrautza pare bat plantxan lurrunetan prestatutako brokoliarekin.

OSTIRALA:

Bazkaria:

  • Barazki-purea dilistekin (astelehenean bazkaltzeko egindakoak aprobetxatuko ditugu).
  • Gisatutako edo labean erretako untxia barazkiekin.

Afaria:

  • Haragi-salda.
  • Arraina lurrunetan oliba-olio gordin pixka batekin, eta hornigai gisa barazkiak (ziur nago azalorea, brokolia, orburuak, kuiatxoa… sobera geratu zaizkigula)

LARUNBATA:

Bazkaria:

  • Entsalada mistoa eskarola eta endibiekin, mingranarekin, atunarekin eta ahuakate laurden batekin.
  • Erretako oilaskoa edo untxia, edo barazkiekin salteatutako tofua.

Afaria:

  • Barazki-zopa.
  • Arrautza pare bat galdarraztatuta, edo baratxuri berriekin egindako tortilla.

IGANDEA:

Bazkaria:

  • Barazki-paella.
  • Eskarolarekin, ernamuinekin eta haziekin egindako entsalada.

Afaria:

  • Barazki-purea.
  • Atunaren, sardina txikien… lata bat tipulinarekin.

Nik ez dut fruta edo jogurta otorduen ondoren jatea gomendatzen, baina zerbait jan nahi izanez gero, fruta izan dadila. Otorduen ondoren, beti har dezakegu infusio bat, eta otorduen artean, aldiz, fruta, jogurta, fruitu lehor naturalak (beti dira gomendagarriak)…

Ez da goserik pasatu behar (bai jateko gogoa), ondo egin lo, egin ariketa, ez edan alkoholik… horiek dira osasun ona izaten lagunduko diguten neurri orokor batzuk!

Lehen esan dudan moduan, horiek dira dieta ona izateko jarraibide orientagarri batzuk. Patologiaren bat baduzu edo argaltzeko dieta egin nahi baduzu, jarri profesionalen esku.