GURE ATALAKProduktu aukera zabala
SUPER AMARAren ataletan beti aurkituko duzu produktuen aukera zabalena, produktu berrienak, produkturik freskoenak... eta noski, tokiko eta garaiko produktuak.
Gainera, gure langileak zure esanetara izango dituzu zalantzak argitzen laguntzeko, aholkuak eta laguntza emateko.

Elikadura.
Elikagaien atalean merkatuko markarik onenak aurkituko dituzu: kontserbak, olioak, gozagarriak, janaurrekoak, fruitu lehorrak, arroza, pastak, lekariak, pureak, gozoak...
GURE ESKAINTZEKIN

Harategia.
Harategiko atalean, kalitate goreneko produktuak topatuko dituzu. Behi-haragia, txerri-haragia, ardi-azienda… egindako produktua, egunean bertan egindako gure hanburgesen antzera, edo Bertako gure markaren tokiko produktua: gure abeltzainen haragia, gure baserrietan ekoitzia.
GURE ESKAINTZEKIN

Hestebete-denda.
Gure hestebete-dendan, ezagutu merkatuko markarik onenak. Iberikorik onenak eta jatorri-izendapen askotako gazta-aukera zabala, hestebeteak... Hainbat kalitate-markatako foie aukera zabala ere badugu: Ahate-foiearen bloka, ahate-moussea, foie freskoa edo landako patea...
GURE ESKAINTZEKIN

Fruta-denda.
Baserriko eta garaiko frutak eta barazkiak, produktuak, ekologikoak, fruta tropikalak, germinatuak, entsaladak… kalitate eta freskotasun oneneko produktuak.
GURE ESKAINTZEKIN

Arrandegia.
Lonjetatik zuzenean gure arrandegietara iristen dira egunero gure bezeroei arrain eta itsaski freskoenak eskaintzeko.
Eta zure erosotasunerako, itsaskia egosteko lekua dugu Loiolako Erriberetako gure dendan; bertan, aukeratu dituzun piezak egosten ditugu.
GURE ESKAINTZEKIN

Upategia.
Mencia, tempranillo, syrah…600 erreferentzia eta 60 Jatorri Izendapen baino gehiagorekin, SUPER AMARAn, une bakoitzerako ardo perfektua topatu ahal izango duzu.
GURE ESKAINTZEKIN GURE UPATEGIA
EZAGUTU

Parafarmazia.
Gure dendetan, krema, toniko, hortzetako pasta... onenen aukera zabala aurkituko duzu eta, noski, baita haurtxoa zaintzeko produktu onenak ere.
Etorri SUPER AMARAra eta jaso gure profesionalen gomendioak larruazala, ilea, eskuak... zaintzeko moduaren inguruan.
GURE ESKAINTZEKIN

Esnekiak.
Atal honetan, irabiakiak, esneak, gurinak, postreak eta jogurtak aurkituko dituzu. Eta artisau-produktuak gustatzen baldin bazaizkizu, ezagutu hurbilagotik Bertako Esnekiak gure markaren artisau-esnekien gama. Ezin hobeak!
GURE ESKAINTZEKIN

Drogeria.
Detergenteen, garbigarrien, zelulosen… markarik onenak atal honetan aurkituko dituzu.
GURE ESKAINTZEKIN

Lurringintza eta higienea.
SUPER AMARAko lurrinen eta higienearen atalean, kolonia, lurrin, makillaje, gorputzeko esne, xaboi... onenak topatuko dituzu.
Gainera, ezagutu Kramerren Naturterapia kosmetika gama zabala; harrituko zaitu.
GURE ESKAINTZEKIN

Produktu Osasungarriak.
Sojadun produktuak, bihi osokoak, bitaminak, zerealak, gailetak, elikadura-osagarriak... hori guztia eta askoz ere gehiago topatuko duzu gure produktu osasungarrien atalean.
GURE ESKAINTZEKIN

Izoztuak.
Ezagutu izoztuen gure gama zabala: izozkiak, barazkiak eta frutak, arrainak eta itsaskiak, salteatuak eta nahaskiak, gozoak, prestatutako platerak…
GURE ESKAINTZEKIN

Okindegia.
SUPER AMARAko okindegiko atalean, gure ogi-aukera zabala (integrala, baguetteak, familiarrak, baserriko ogia, ogi haziduna…), opilak eta kalitate oneneko postreak topatuko dituzu.
GURE ESKAINTZEKIN

Loreak eta landareak.
Orkideak, bugainbileak, geranioak, hortentsiak, azaleak, limoiondoak... SUPER AMARAn, urte osoan, sasoian sasoiko lore guztiak eta haiek zaintzeko artikuluak (ongarria, lurra, loreontziak, bitaminak, parasito-kontrakoak...) aurkituko dituzu.
GURE ESKAINTZEKIN