Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIAK

BABESTU GURE AZALA - UDA BADATOR!

1. argazkia

Giza gorputzeko organorik handiena da azala, gutxi gorabehera 2 m2-ko azalera du, eta 10 kg-ko pisua izan dezake. Azalaren funtzio nagusietako bat da kanpo-ingurunetik babestea, hala nola eguzki-izpien erradiazio ultramoreetatik. Horregatik, behar bezala zaindu behar dugu.

Eguzki-babesak edo –blokeatzaileak eguzkitan egoteagatik erredurak izateko arriskua murrizten du.  Produktu hori krema, olio, gel eta aerosol eran aurki daiteke.

Eguzki-garaia hastearekin bat, komeni da goizeko lehen orduan edo azken orduan eguzkia hartzea 10-15 minutuan ia babesik gabe (azaleko arazo larriak dituzten pertsonek izan ezik, hala nola melanomak, kartzinoma basozelularrak… dituztenek). Egunaren tarteko orduetan, berriz, eguzkitan ez jartzen saiatuko gara, eta eguzki-babes handiko krema erabiliko dugu beti.

Elikadurari dagokionez, D bitamina kopuru handiak dituzte, besteak beste, arrain urdinek eta arrautzaren gorringoek. Halaber, ariketa egiteko ohitura izatea ere gomendagarria da.

BABESA HAURTXOENTZAT ETA HAURRENTZAT

Haurren azala izpi ultramoreetatik babestu behar dugu, aire zabalean dauden aldiro. Haurren azala eguzkiaren eraginetik babesteak azaleko minbizia izateko arriskua murriztuko du. Kontuan izan beharreko 5 aholku:

  • Gure haurtxoak 6 hilabete baino gutxiago baditu, EZ dugu eguzkitan zuzenean jarriko.
  • Gure haurtxoaren eguneroko paseoak (D bitamina sintetizatzeko) goizeko hamaikak baino lehen edo arratsaldeko laurak eta gero egingo ditugu.
  • Gure txikiaren adina bata nahiz bestea izan, egunaren tarteko orduetan eguzkitan ez jartzen saiatuko gara.
  • Arropa freskoak jarri haurrari, ahal bada kotoizkoak, eta burua txano batez estali.
  • Izpi A eta B ultramoreetatik babesten duen krema eman, eguzki-babeseko faktore edo FPS altukoa, eta ez eman soilik haurra eguzkitan dagoenean.  Haurra itzaletan dagoenean ere krema emango diogu, eta egun lainotsuetan ere bai.