COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

BEROALDIAK - Menopausiaren sintomak arintzeko aholkuak

1. argazkia

Menopausia emakumearengan etapa normala da. Estrogenoak eta progesterona jaisten dira eta, ondorioz, emakumearen ugalketarako gaitasuna desagertu egiten da obulaziorik eta ondorengo hilerokorik sortzen ez delako.

Emakume bat menopausiara iritsi dela ulertzen da urtebete hilerokorik gabe daramanean.

Emakumearentzat nahiko deserosoak izan daitezkeen sintoma batzuk ere gerta daitezke aldi berean. Honako hauek nabarmen ditzakegu besteak beste:

  • Beroaldiak.
  • Umore-aldaketak.
  • Gorputzeko aldaketak.
  • Insomnioa.
  • Antsietatea, adorerik ez izatea…

Gainera, osteoporosia jasateko arriskua areagotzen da (hezurrek hezur-dentsitatea galtzen dute eta horren gogorrak izateari uzten diote), hipertentsio arteriala, kolesterola handitzea, gernu-inkontinentziakoa, libidoa gutxitzea, mukosa lehortzea…

Nola arindu BEROALDIAK?

  • Erlaxazio-ariketak egitea.
  • Kotoizko arropa eta estutzen ez duena erabiltzea. Geruzekin janztea horiek kendu eta arropa berriro erraz jarri ahal izateko.

Honako hauek ekiditea:

  • Kafea.
  • Te beltza.
  • Oso elikagai beroak.
  • Edari bizigarriak (koladun edariak, energetikoak…).
  • Azukre zuria.
  • Aurrez prestatutako eta prozesatutako elikagaiak.
  • Haragi gorria (hamabost egunez behin kontsumitzea gomendatzen da).

Kontsumitu hauek:

  • Arrain urdina (astean hiru aldiz).
  • Fruitu lehorrak (kontsumo neurriduna).
  • Soja (esnea, jogurta, soja ernamuindua…), hormona-mendeko minbizia izan duten edo duten emakumeen kasuan izan ezik. Izan ere, kasu horretan, eta sojaren kontsumoarekin lotuta dagoen eztabaida dela eta, hobe da kontsumoa ekiditea.
  • Honako infusio hauek:
    • Erregaliza (hipertentsioa duten emakumeek, neurriz).
    • Salbia.
    • Zalitzukia.
    • Dong quai (antikoagulanteak hartzen dituzten edo hipertentsioa duten emakumeek kontuz hartu behar dute).

Zimifuga eta hirusta gorria (hormona-mendeko tumoreak dituzten emakumeek ez hartzea gomendatzen da).