BEROARI AURRE EGITEKO 4 IRABIAKI ETA ZUKU

Gaur, SUKALDARITZA OSASUNGARRIA izeneko gure atalean, super amarako gure sendagileak, Arantza López-Ocañak, beroaren eraginak arintzeko lagungarriak izango diren irabiakiak eta zukuak egiteko ideia batzuk ekarriko dizkigu. Kontsumitzeko errazak, goxoak eta, nola ez, sasoiko produktuekin prestatutako irabiaki eta zukuak!
Hona hemen ideia batzuk:
- Abrikota, erremolatxa eta azenarioa: burdinaz eta C eta A bitaminez betea.
- Pepinoa, ziazerbak, Chantecler sagarra eta gereziak: Antioxidatzaile zaparrada.
- Gazpatxoa angurriarekin: A bitamina, luteina eta ur asko.
- Ahuakatea, udarea, marrubiak eta jengibre pixka bat: gantz-azido asegabeekin eta arina. Zapore mina!
Zukuak aromatizatzeko, menda eta mendafinaren hostoak erabil ditzakegu. Eta, nahi izanez gero, mendari tea gehitu, pepino xerra batzuk eta apio pixka bat edo jengibrearen xerra batzuk eta limoi-pomeloaren zuku pixka bat gehi diezazkiokegu!
Zuku horiei, gainera, jogurt edo kefir natural pixka bat edo agar-agarra gehi diezaiekegu trinkotasun pixka bat emateko. Hala, postre goxo eta osasungarria lortuko duzu!
Zukuak aukera freskagarria diren arren, gogoan izan ura dela ondoen hidratatzen duena eta egarria kentzen diguna. Ez ahaztu bero handiko egunotan ur asko edatea.
Kontuan izan gainera, zuku eta irabaziak tarteka hartu behar direla; izan ere, egokiena fruta eta barazkiak osorik jatea da, azukre libreen eta azido oxalikoaren eta nitratoen gehiegizko kontsumoa ekiditeko.