Ezagutzen al duzu Bertako marka?
Gure baserrietatik etorritako tokiko gure produktu-marka berria aurkezten dizuegu.
Horrela, kalitaterik handiena preziorik onenean eskaintzeko, gure lurrarekiko eta gure inguruaren iraunkortasunarekiko konpromisoa berresten dugu.

Bertako Okela.HARAGIA 100% SUPER AMARA
Bertako Okela gure baserrietatik datorren txekor-haragia da.
Kalitate gorena bermatzeko, kontrol zorrotzenenen eraginpean dago. Horiek ziurtatzen dute eskatutako estandar zorrotzak betetzen dituztela: 18 hilabete baino gutxiagoko emeak eta 280 kilo gorpuzkian, Euskadin hazi eta sakrifikatuak.

Bertako Untxia.HARAGIA 100% SUPER AMARA
Bertako Untxia kalitate goreneko eta gure lurraldeko untxi-haragia da. Euskadin hazi eta sakrifikatutako untxiak. Euskal Untxia, Nafarroa eta Euskadiko untxien hazleak, SUPER AMARARENTZAT modu esklusiboan aukeratzen ditu atalik haragitsuenak, zaporetsuenak eta gutxienez 1,2 kilo dituenak, Bertako Untxia izendapenarekin.

Bertako Esnekiak.ESNEKIAK % 100 SUPER AMARA
Bertako Esnekiak da artisau-esnekien marka, latxa ardi-esnean oinarrituta,
Asteasuko Gorua Goiena baserrian ekoitzia. Kalitate goreneko artisau-esnekiak, gure baserritarren ohiko metodoarekin eginak: jogurt aniztasuna, gazta-krema, mamiak edo artisau-gaztak, batzuk Idiazabal Jatorri Izendapenarekin.