COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

BULARREKO MINBIZIAREN AURKAKO BORROKAREN MUNDUKO EGUNAREKIN BAT EGIN DUGU

1. argazkia

Emakumearentzako hain garrantzitsua den egun honetan, SUPER AMARAn bat egin dugu gaixotasun honen prebentzioaren garrantziaz eta goiz detektatzeko kontuan hartu behar diren sintomez kontzientziatzen eta sentsibilizatzen laguntzeko.

SUPER AMARA con la AECC contra el Cáncer de Mama

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustatutako egun honek bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra, eta emakumeek dagozkien kontrol eta tratamenduetarako sarbidea izatea bultzatzen ditu.

Bularreko minbizia da mundu mailan emakumeen heriotza-kausa nagusia. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) igorritako estatistiken arabera, emakumezko  pazienteen minbizi guztien % 16 dagokio gaixotasun horri.

Aurrerapen teknologiko, zientifiko eta medikoei esker, urtero, estatistikek pazienteen mesedetan gero eta emaitza hobeak erakusten dituzte. Horrekin lotuta, nabarmentzekoa da bularreko minbiziaren tratamenduarekiko erantzuna aurrez ikusteko DNAren inguruan egindako azterlan bat. 2020an argitaratutako saiakuntza horren teoriak erakusten duenez, bularreko minbiziaren zelulek duten adierazpen genetikoa ezagutzea aukera bat da tratamendua indibidualizatzeko eta eraginkorrago egiteko.

DETEKZIO GOIZTIARRA

Emakumeek rol erabakigarria izan dezakete bularreko minbizia goiz detektatzeko garaian, zaindu beharreko sintomen inguruan medikuarekin kontsulta eginda eta mediku-azterketa orokor egokiaren programa bat ezarrita. Hala, honako hauen inguruko interesa agertu beharko lukete:

  • Mamografia (bularrerako x-izpiak).
  • Bularren miaketa klinikoa (medikuak bularra miatzea).
  • Bularren automiaketa.

Hemendik bularreko minbizia gainditu duten emakume horiekiko gure miresmena agertu nahi dugu, eta bereziki SUPER AMARAko langileekiko.

Eskerrik asko AECCri eta Katxalin elkarteari, egiten duzuen lan garrantzitsu horregatik!