COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

baldintza orokorrak eta pribatutasun politika

SUPER AMARA TXARTELAREN BALDINTZA OROKORRAK

• SUPER AMARA txartela (hemendik aurrera Txartela) ANTIGUO AMARA S.L. (hemendik aurrera SUPER AMARA) enpresak sortu du.

• Txartela araudi honetan jasotako baldintza eta arauek eta hemendik aurrera ezar litezkeenek arautzen dute.

• Txartela erabiltzeak berekin dakar txartelaren titularrak arau hauek ezagutzea eta onartzea.

• Txartelaren titular izan daiteke hala eskatzen duen edonor, dagokion eskaera bete eta sinatuz gero.

• Txartelak eta haren erabilerak Txartelaren titularrari gaitasuna ematen diote horretarako sortutako Leialtze Programan parte har dezan.

• Txartela ez da ordainketako bitartekoa eta, beraz, ezingo da erabili ondasunak eta zerbitzuak ordaintzeko.

• SUPER AMARAk erreserbatuta du Leialtasun Programako kideei soilik zuzendutako beste edozein eskaintza diseinatzeko eskubidea.

• Sustapen horiez gozatu ahal izateko, gure supermerkatuetako edozeinetan, irteerako kutxan, txartela aurkeztu beharko da.

• SUPER AMARAk erreserbatuta du Leialtze Programako sustapenak, osorik edo zatika, aldatzeko edo baliogabetzeko eskubidea. Aldaketa horien berri idatziz edo publizitate bidez gure saltokietan behar bezala jakinaraziko du. SUPER AMARAk ez du erantzukizunik hartuko egindako aldaketen edo baliogabetzeen eraginez sortutako kalte edo galeren inguruan.

• Txartelaren titularra izango da txartela zaintzearen eta behar bezala erabiltzearen arduraduna. Haren erabilera desegokiak edo iruzurrezkoak berekin dakar Leialtze Programaren kide izaera galtzea, eta ondorioz, Txartela eta hari lotutako deskontu guztiak baliogabetzea.

• Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 2016/679 Europako araudiaren eta arlo horretan une bakoitzean indarren den gainerako araudiaren arabera, txartelaren titularrari honako alderdi hauen berri ematen diogu:

o Txartelak balio-epe mugagabea du, eta tarte horretan hari lotutako datu pertsonalak tratatuko ditugu.

o Leialtze Programa honen helburua da bezeroak saritzea sustapen berezi eta esklusiboetara sarbidea eskainita, hala nola produktuetan deskontuak, erosketak doan, zozketetan parte hartzea, puntuen sistemak eta garatutako beste edozein sustapen.

o Tratatutako datu pertsonalak dokumentu-euskarria nahiz euskarri informatikoa duten fitxategi batzuetan sartuko dira, haien osotasuna eta eskuragarritasuna bermatuko duten segurtasun-neurriekin, eta behar bezala baimendutako sarbidearekin.

o Lehen aipatutako 2016/679 Europako araudiko 15-21 artikuluan jasota dauden eskubideak erabil daitezke: sartzeko, zuzentzeko edo baliogabetzeko, tratamendua mugatzeko, uko egiteko eta/edo eramangarritasuneko eskubideak, hain zuzen ere. Horretarako, ohiko komunikazio-kanalak erabil daitezke, eta edonola ere, webgunearen bidez: www.superamara.com.

SUPER AMARA
Tolosa etorbidea, 1
20.018 - Donostia

 

----------------------------------------------------------------------------

 

SUPER AMARAREN PRIBATUTASUN POLITIKA

Erabiltzaileak izaera pertsonaleko datuak jakinarazi ahal izateko, baldintza hauetako klausula honetan aurrez ikusitakoari kalterik eragin gabe, beharrezkoa izango da zerbitzu zehatz bakoitzerako aurrez ikusitako baldintza espezifikoak onartzea. Aurreko horri kalterik eragin gabe, erabiltzaileak jakinarazten dituen datu guztiak egiazkoak, zehatzak eta benetakoak direla bermatzen du eta emandako informazioa eguneratuta izango du. Horrekin lotuta, UVESCOren aurrean bere gain hartuko du informazio faltsua edo zehatza ez dena edo lehen aipatutako baldintzak betetzen ez dituena aurkeztetik eta enpresa horri edo hirugarren batzuei horrek eragin diezazkiekeen kalteetatik eratorritako erantzukizun guztiak.

Datuak Babesteko Europako 2016/679 Araudiak xedatutakoa betez, UVESCOk, www.superamara.com webgunearen eta SUPER AMARA APP-aren titularra den enpresa gisa, erabiltzaileari jakinarazten dio bere erantzukizunekoa den eta Atarian UVESCOk eta UVESCOrentzat lortutako datuekin sortutako datu pertsonalen tratamendua dagoela dokumentu-euskarrian zein informatikako euskarrian. Tratamendu horren helburuak dira Ataria eta haren zerbitzuak erabiltzearen ondorioz erabiltzaileekin dituen harremanak mantentzea, garatzea eta kontrolatzea, eta sustapen- eta publizitate-jarduerak eskaintzea edozein bitartekoren bidez, honako hauek barne: mezu elektronikoak eta mezuak edozein sistemaren bidez bidaltzea (SMS, UMTS eta abar barne).

Horiek guztiak haren interesekoak izan daitezke zerbitzuak mantentzeko, handitzeko eta hobetzeko eta, hala, gure eskaintzak erabiltzailearen lehentasunen edo beharren arabera egoki ditzakegu Ataria eta haren zerbitzuak erabiltzearen ondorioz gure fitxategietan gordeta dagoen informazio pertsonala eta komertziala aztertuta eta segmentatuta.

Erabiltzaileak Ataria erabiltzeko garaian jasotako, edozein formulario beteta emandako edo Atariaren bidez UVESCOrekin izan dezakeen harreman komertzialetik eratorritako datuak jasotzeko baimena ematen du espresuki. Era berean, espresuki baimentzen du aurreko paragrafoan jasotako tratamenduaren helburu guztiak betetzeko posta elektronikoko bere helbidea eta telefono mugikorreko zenbakia erabili ahal izatea, aurkakoa adierazten denean izan ezik.

Edozein unetan baliogabetu ahal izango du erabiltzaileak oro har tratamendurako emandako baimena eta, zehazki, komunikazio komertzialak bidaltzeko emandakoa. Kasu horretan, UVESCOrengana jo beharko du ohiko komunikazio-bideen bidez eta, edonola ere, e-maila bidalita bezeroaren arretarako formulariotik. Kasu horretan, behar bezala identifikatu eta komunikazio komertzialak ez jaso nahi izatearekin lotutako bere asmoa zehaztu beharko du.
Datuak jasotzeko prozesuan, eta datu pertsonalak eskatzen diren Atariko edozein tokitan, erabiltzaileak pribatutasun-politika honen eta aipatutako datuak jasotzearen ondorioz eskainiko diren zerbitzuen inguruko informazioa jasoko du. UVESCOk erabiltzaileari aipatutako gai horien inguruko informazioa emango dio zuzenean edo pribatutasun-politika honetarako lotura jasotzen duen hiperesteka gehituta. Hori guztia datu pertsonalak jasotzeko unean egingo du.

UVESCOk erabiltzaileari jakinarazten dio Atarian eskainitako zerbitzu jakin batzuen sarbidea mugatua izan daitekeela. Horiek erabiltzeko, beharrezkoa izango da izaera pertsonaleko datuak sartzea eskatzen duten altako formularioak edo antzeko beste batzuk aldez aurretik betetzea. Horien tratamendu-erregimena ere pribatutasun-politika honi lotuta egongo da. Era berean, mugatutako zerbitzu horietarako sarbidea izan daiteke aldez aurretik esleitutako gakoak erabilita. Edonola ere, gako horiek zaintzea erabiltzailearen erantzukizun esklusibokoa izango da eta, galdu edo lapurtuz gero, arreta egokiarekin jardun beharko du.

Era berean, baliteke nabigazioa hobetzeko eta erabiltzaileari zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, UVESCOk erabiltzailea ezagutzeko “cookien” programak aktibatzea. Erabiltzaileak espresuki baimenduko du tratamendu hori eta, edonola ere, UVESCOk jakinarazten dio nabigatzeko programa konfiguratzeko aukera duela cookie fitxategiak sortzea eragozteko edo hori gertatzen den unean ohartarazpena jasotzeko. Cookieak erabiltzaile batek webgune jakin batera egiten duen bisitan zehazten dituen lehentasunei buruzko informazioa jasotzeko erabiltzen diren prozedura automatikoak dira. Informazio hori erabiltzailearen ekipo informatikoetan gordetzen diren fitxategi txikietan erregistratzen da eta, erabiltzailea webgune horretara sartzen den bakoitzean, fitxategi horiek automatikoki aktibatzen dira webgunea aurreko bisitetan jasotako lehentasunekin konfiguratu ahal izateko.

Pribatutasuneko politika hau onartuta, erabiltzaileak espresuki baimentzen du datu pertsonalak jasotzeko unean horiek UVESCO taldeko enpresa hauei jakinaraztea erabiltzaileak espresuki baimendutako tratamenduaren helburuak gauzatu ahal izateko:

Antiguo Amara SL, helbidea Tolosa hiribidea, 1, 20018 Donostia-Gipuzkoan duena, B-20789384 IFKrekin eta Gipuzkoako merkataritza-erregistroan izena emanda dagoena: 1996 liburukia, 9 folioa, SS-21525 orria, 1. inskripzioa.

Unialco SL, helbidea Oiartzungo errepidea z/g, Bidaurre Ureder industrialdea, Bentak auzoa, 20305 Irun – Gipuzkoan duena, B-20030052 IFKrekin eta Gipuzkoako merkataritza-erregistroan izena emanda dagoena: 1175 liburukia, 60 folioa, SS-3594 orria, 24. inskripzioa.

UVESCOk zerbitzu bat eskaintzeko garaian hirugarren baten kontura erabiltzailearen datu pertsonaletarako sarbidea jasotzen duten zerbitzuen prestazioa hirugarren batzuei kontratatu ahal izango die. Horren ondorioz, Europako 2016/679 Araudiko 28. eta 29. artikuluetan jasotako baldintzen arabera, tratamenduaren enkargua gertatuko da. Kasu horietan, UVESCOk tratamenduaren enkargua dagokion isilpekotasun-kontratuaren bidez arautuko du. Bertan argi eta garbi geratuko dira isilpekotasunarekin eta segurtasunarekin lotuta datu pertsonalen tratamenduan bi alderdiek beren gain hartzen dituzten konpromisoak.

Tratamenduen inguruko ardura Europako gunetik kanpo dagoen elkarte batek hartuko balu bere gain, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren ustez bide hauen bidez egiazta daitekeen segurtasun maila baliokidea duten elkarteekin lan egin beharko da:

1. Zerbitzua eskainiko duen enpresa Europar Batasunekoarekiko baliokidea den babes maila duten herrialdeen zerrendan egongo da kokatuta.

2. Datu pertsonalen nazioarteko transferentzia espresuki baimenduko du Datuak Babesteko Espainiako Agentziak.

3. Zerbitzua eskaintzen duen enpresak EU-US Privacy Shield akordioaren pean egingo du lan.

UVESCOk erabiltzailearen datu pertsonalen isilpekotasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia bermatuko duten behar adinako segurtasuneko neurri ezarri duela bermatzen du. Horren bidez, datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe horietara sartzea ekidingo du Datuak Babesteko Europako 2016/679 Araudiko 32. artikuluan xedatutakoa betez.

Aipatutako Europako Araudiko 15.etik 21.era arteko artikuluak aplikatuz, erabiltzaileak edozein unetan erabili ahal izango ditu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, horri aurka egiteko eta/edo eramateko eskubideak. Horretarako, komunikaziorako ohiko bideren batez UVESCOrengana jo beharko du eta, bereziki, bitarteko hauetatik:

Posta-helbidea: Uvesco SA. Oiartzungo errepidea, z/g, Bentak auzoa, 20305 Irun-Gipuzkoa
Telefono-zenbakia: 901 200300
Faxa: 943668010

Kasu guztietan, eskubideak erabili ahal izateko, erabiltzaileak modu garbian identifikatu beharko du bere burua eskubide hori erabili nahi duen datu pertsonalen titularra dagoela bermatuta. UVESCOk eskubide hori ahalik eta bizkorren gauzatuko du eta, edonola ere, atzerapen bidegaberik gabe. Erabiltzaileak eskubideak gauzatzeko bere eskaeraren inguruko arreta egokia ez duela jaso usteko balu, erreklamazioa jarri ahal izango du eskumena duen kontroleko agintaritzaren aurrean:

Agencia Española de Protección de Datos (AEPD)
C/ Jorge Juan, 6
28001 Madril
www.agpd.es

Harremanetarako telefonoak: 901 100 099 – 912 663 517

UVESCOk pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea izango du erreserbatuta legegintza arloko edo jurisprudentziak ezarritako berrikuntzetara zein merkatuko erabilera berrietara egokitu aha izateko. Kasu horretan, erabiltzaileari aldaketa horien berri eman beharko dio indarrean sartu aurretik eta erabiltzaileak txertatutako aldaketa horien berri izan duela ulertu ahal izateko behar adinako epearekin.