DESKARBONIZAZIOAREKIKO KONPROMISOA EUSKADIKO BORONDATEZKO KARBONO FUNTSAREN BIDEZ

super amarak deskarbonizazioa lortzen laguntzen du Euskadiko Borondatezko Karbono Funtsaren bidez.
Jasangarritasunarekin eta ingurumenaren zainketarekin lotutako gure konpromisoaren baitan, Euskadiko Borondatezko Karbono Funtsean hartu dugu parte. Proiektu aitzindari hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak bultzatu du Gipuzkoako klima-aldaketarako fundazioarekin, Naturklimarekin, elkarlanean. Funts horren helburua da enpresa arloan karbono-aztarna konpentsatzea eta hilaren 9an parte hartu duten Gipuzkoako hamar enpresak aitortzeko ekitaldia egin zuten.
Gure kasuan, CO2 isurpenen % 5i dagokion karbono-aztarnaren konpentsazioaren ekarpena egin dugu:
Lehen funtsa Irungo Bidasoa auzoko (“Aiako Harria” parke natural barruan) Etxolazarreta lursailaren lehengoratze ekologikora bideratu da iaz jasandako baso-sutearen ondoren. Jarduera horietarako, lursaileko zoruen eta landarediaren gaitasuna hobetu da karbono-hustuleku bihurtzeko, funtzionalitate ekologikoa indartzeko eta inguruneko bioaniztasuna mantentzeko.
Uvesco Taldeko Erantzukizun Sozialaren saileko zuzendariak, Jesus Velascok, adierazi duenez, “poz bikoitza dugu funts hori aurrera eramaten lagundu dugulako; lehenengo eta behin, ekintza honen bidez, deskarbonizazioarekin lotutako gure konpromisoan beste pauso bat eman dugulako eta, bigarrenik, lehen proiektu hau bertakoa delako. Izan ere, onura zuzenean Gipuzkoara itzultzera bideratu dugu funtsa, han baititugu gure instalazio logistikoak eta, horrenbestez, batez ere han sortzen baitira gure jardueraren inpaktuak”.
Ekimen hori Garapen Jasangarriko Helburuei lotuta abian ditugu 6 neurriei lotuta dago:
-
AZKEN MINUTUA PROIEKTUA, elikagaiak alferrik galtzearekin eta egoera ahulenean dauden biztanleei babesa ematearekin konprometituta.
-
AENOR-EN ZERO HONDAKINAK ZIURTAGIRIA LORTZEA. Ziurtagiriak Irungo gure instalazio logistikoetako birziklatze-tasa % 97koa dela frogatzen du.
-
AURRERAPENA PLASTIKOA GUTXITZEKO helburuari dagokionez; % 95eko PET erretiluak eta poltsaratzean PET gehitu ditugu.
-
% 100 ENERGIA BERRIZTAGARRIA Espainian aitzindaria izan den PPA akordioari esker.
-
IBILGAILU ELEKTRIKOEN KOPURUA UGARITU DUGU etxerako banaketa-flotan.
-
AECOC-EK EMANDAKO LEAN & GREEN IZARRA LORTU DUGU CO2 ISURPENAK % 38 GUTXITU DITUGULAKO prozesu logistikoetan 2018-2020an. Hala, hori lortu duten Espainiako lehen hiru enpresetako bat izan gara.