COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

DIETA FLEXITERIANOA

1. argazkia

Dieta horri “begetariano malgua” ere dei diezaiokegu; horren oinarrizko elikadura arrautza-esneki-begetarianoa da, eta zerealak, lekaleak, barazkiak eta ortuariak, fruitu lehorrak, haziak eta abar ditu oinarri. Tarteka, arraina edo haragia jan ditzake inolako arazorik gabe ospakizunen bat, etxetik kanpo edo beste norbaiten etxean egin beharreko otordua dela eta. 

Ez dira begetarianotzat hartzen, baina haien elikaduran ia ez da arrainik edo haragirik izaten; % 90ean, haien elikadura arrautza-esneki-begetarianoa da.

Haragiaren eta arrainaren kontsumoa gutxitzen denez, gaixotasun kardiobaskularrak jasateko arriskua gutxitu egiten da, kolesterolaren kontrol hobea izaten dute eta, gainera, berotegi-efektuko gasen igorpena pixka bat gutxitzen laguntzen dute, dieta omniboroarekin ez bezala, haragiaren kontsumoa mugatu egiten dutelako.

GOSARIA:

  • 1. aukera: kafea edari begetalen batekin, olo-malutekin eta mahaspasekin,
  • 2. aukera: fruta jogurtarekin edo kefirrarekin, zereal batzuk eta ogi txigortua oliba-olioarekin.

ORDUZ KANPO:

  • Fruta
  • Gazta freskoa
  • Jogurta eta fruitu lehor batzuk
  • Ogi txigortua tahiniarekin
  • Ogi txigortua ahuakate eta tomatearekin

BAZKARIAK:

  • Astelehena: dilistak bihi osoko arrozarekin eta ziazerbekin
  • Asteartea: pistoa sesamo-haziekin, eta hanburgesa begetalak eta batata plantxan.
  • Asteazkena: pasta salteatuta tofu eta soja-saltsarekin
  • Osteguna: babarrunak kinoarekin eta errukula-entsalada piperrekin eta ernamuinduekin
  • Ostirala: entsalada letxuga, ardi-mihi, piper, kiwi, kalabaza-pipita eta ernamuinduekin, eta zainzuri zuri eta berdeen tortilla.
  • Larunbata: kinoa barazki- eta tofu-salteatuarekin. Barazki-zopa.
  • Igandea: entsalada letxuga, zainzuri, orburu, tipuleta, ahuakate eta sagarrarekin. Arrain urdina labean edo plantxan.

Astean behin arraina jango dugu (sasoikoa hobe, galdetu arrandegian), hobe urdina (antxoak, txitxarroa, berdela, itsas potxua… orain garairik onenean daude) eta txikia (merkurio-ehuneko txikiagoa du), edo ekitaldiren bat edo irtenaldi gastronomikoren bat egokituz gero, ez uko egin arraina edo haragia jateko aukerari (hobe hegaztia eta ekologikoa).

AFARIAK:

  • Astelehena: barazki-salteatuak eta seitana plantxan.
  • Asteartea: ilarrak salteatuta tipulatxarekin eta arrautza eskalfatu parearekin.
  • Asteazkena: barazki-zopa artatxikiarekin eta ogi txigortua ahuakatearekin eta gazta freskoarekin
  • Osteguna: hummusa eta entsalada endibia, soja-kimu eta fruitu lehorrekin.
  • Ostirala: ogi txigortua "escalibada”rekin (alberjinia, piperrak, tipula labean) eta antxoekin.
  • Larunbata: barazkiak lurrunetan oliba-olio gordin pixka batekin eta sesamo- eta txia-haziekin, atzetik tortilla soila perrexil edo azalorearekin, brokoliarekin, kuatxoekin…
  • Igandea: barazki-purea ilarrekin eta gazta freskoa albahakarekin

Adibide gisa jarritako dieta da, dieta egin nahi denean aditu batengana jo behar da eta hark dieta pertsonalizatua jarri behar dizu…