COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

EGIN GUREKIN BAT EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNEAN

1. argazkia

SUPER AMARAk eta Bera Bera eskubaloi-taldeak emakumeen aurkako edozein indarkeria mota salatu nahi dugu eta indarkeria matxisten aurkako borrokan gurekin bat egitera animatu nahi zaitugu.

3 emakume eta neskatilatik 1ek jasan du bere bizitzan indarkeria fisikoa eta/edo sexuala (batez ere bere bikotekideak eragindakoa). COVID-19aren testuinguruan, etxeko indarkeriaren (batez ere emakumeen eta neskatilen aurkakoa) arriskuak ugaritu egin dira.

Hauxe da 2021erako aukeratutako leloa: EGIN BAT: “Margotu mundua laranjaz: amaitu gaur emakumeen aurkako indarkeriarekin".

Horren bidez, genero-indarkeriarekin lotutako zifra kezkagarrien aurrean egin beharreko prebentzioa azpimarratu nahi da; izan ere, hiru emakumetik bat izan da bere bizitzan abusuen biktima. Gainera, frogatuta dago krisi humanitarioko egoeretan, klima arloko hondamendietan, pandemietan eta gatazketan, kopuru horiek ugaritu egiten direla.

Horrenbestez, ezinbestekoa da indarkeria-egoera horiek desagerraraztea horiek sortzen dituzten kausak lantzen dituzten ikuspegi integralak eta inklusiboak hartuta eta emakumeak eta neskatilak ahaldunduta. Horrez gain, beharrezkoa da genero-indarkeriaren biktimei oinarrizko zerbitzuak eskaintzea sektore polizialean, judizialean, sanitarioan eta sozialean.

Zer egin dezakezu genero-indarkeriaren aurrean?

Zugandik oso gertu dagoen norbait izan daiteke. Norbait arriskuan egon daitekeela susmatuz gero, galde iezaiozu inguruko norbaitekin zailtasunen bat duen indarkeria-gertakariren batekin lotuta.

Informa zaitez genero-indarkeriaren inguruan; ezagutu gertuen dituzun laguntza-zerbitzuak. Neskatilaren edo emakumeren baten edo haren seme-alaben bizitza arriskuan dagoela susmatzen baduzu, jarri poliziarekin edo agintari eskumendunekin harremanetan. Guztia aldaraz dezakezu.