Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ELIKADURARI LOTUTAKO JARRAIBIDEAK ERRETZEARI UTZI ONDORENERAKO

1. argazkia

Erretzeari uztean, gertatzen diren gauzetatik lehenengotarikoa organismoaren hobekuntza handia izaten da, baina bestalde, otorduen antolaketa nahasi egiten da, mokadutxoak gehiago eta okerragoak hartzen dira eta oro har, gizendu egiten da (zenbait faktorerengatik; adibidez, gehiago jaten delako, elikagai prozesatuak gehiago jaten direlako, antsietateagatik...) eta hori izaten da ohitura kaltegarri honetan, erretzen, berriro hastearen arrazoietako bat.

Elikadurari lotutako aholku batzuk emango dizkizuegu ohitura txar hau uzten laguntzeko eta ez gizentzeko (edo gizentzekotan, gutxi).

  • Ez hartu alkoholik eta edari gasdunik. Edari horiek kontsumitzeak gehiago erretzeko gogoa ematen du eta antsietatea ere handitu egin dezakete, beraz, ez da komeni horiek kontsumitzea.
  • Gutxitu edo baztertu edari eta elikagai estimulagarriak (tea, kafea, txokolatea...), antsietate gehiago sorraraz diezagukete eta, beraz, zailagoa izan daiteke antsietate hori kontrolatzea.
  • Elikagai frijituak, olio errea, arrautzeztatuak, haragi gorriak. Ez kontsumitu horiek, erretzeko gogo handiagoa izatearekin baitaude lotuta.
  • Ez egin otordu oparorik.
  • Kontsumitu gehiago fruta, barazkiak, lekaleak, arraina, arrautzak, bihi osoko zerealak (oloak antsietatea baretzen laguntzen du eta oso asegarria da; garrantzitsua, beraz, pisua kontrolatzeko).
  • Edan likido ugari: ura (nikotina lehenago kanporatzen laguntzen du, nikotina substantzia hidrodisolbagarria baita), barazki-saldak (erabili apioa, perrexila, baratxuria eta tipula, landare diuretikoak baitira), infusioak (te gorria, anisa, kamamila, matcha ..).
  • Zaindu loaren higienea.
  • Egunero jarduera fisikoa egiteak lagundu egiten du erretzeko gogoa baretzen, pisua erregulatzen eta antsietatea hobeto kontrolatzen.