Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

ERRESERBA EZAZU ZURE AFARIA - HEMENDIK HONA

1. argazkia

Bueltan dugu HEMENDIK HONA hirugarren afariarekin. NOTICIAS DE GIPUZKOAk bultzatutako eta SUPER AMARAk babestutako ekimena da HEMENDIK HONA. Gure nekazari, abeltzain eta arrantzaleek egiten duten lana ikusaraztea da honako egitasmoaren helburu nagusia.

¿NOLA?

Zehazki, lau HEMENDIK HONA topaketa ospatuko dira, urte-sasoi bakoitzeko topaketa bana, alegia. Gainera, Gipuzkoako 11 eskualdeetako jatetxeekekimenarekin bat egin dutenez, HEMENDIK HONA topaketak Gipuzkoako lurralde osoan zehar burutuko dira aldi berean.

Jatetxeetan eskainiko den menua ere berdina izango da, Hemendik Honako gastronomo profesionalek prestatutakoa. Honako topaketa gastronomikoetan parte hartzea esperientzia gustagarria da, baina, aldi berean, Gipuzkoako lehen sektoreko ekoizleen lana aintzat hartzea ere bada; izan ere, lehen mailako produktuak ekoizteaz gainera, herriak bizirik mantendu, biodibertsitatea kontserbatu, eta gure ondarea babestu egiten baitute.

NOIZ?

Datorren otsailaren 14tik martxoaren 17ra bitartean ospatuko da hurrengo Hemendik Hona jardunaldia. Orain, afari honetaz gozatzeko aukera gehiago dituzu; izan ere, jatetxea eta eguna hauta ditzakezu, beraz, animatu eta parte hartu. Informazio gehiago eta erreserbak: https://www.hemendikhona.eus/