GABONETAKO AHOLKUAK

Iritsi dira Gabonetako otordu eta edari “berezien” egunak. Gainera, horri bizi dugun pandemia-etapa gogor hau gehitzen badiogu, geure burua zaintzeko gogo gutxiago dugula eta irrikaz gaudela kontuan hartuta, egunotan inoiz baino gutxiago hartuko ditugu kontuan atal honen bidez zuen artean zabaldu nahi izaten ditugun elikadurako, eta oro har, osasuneko ohitura onak.
Horregatik, eta osasunari zer egunetan bizi garen axola ez diolako, aholku batzuk eman behar dizkizuet egunotan hobeto egoten lagun diezaguketen gomendio batzuk izateko. Gainera, egun seinalatu hauetan presta ditzakegun janari osasungarriago batzuen ideiak ere topatuko dituzue.
- Ez dugu ahaztu behar egunero ariketa fisikoa egiten jarraitzea komeni dela; oinez ibiltzera joatea, etxean ariketen taularen bat egitea (horrelako mordoa topa dezakegu Youtuben).
- Egin lo ondo.
- Kontu izan erosten dugun janari kantitatearekin, hainbat egunez “sobera geratutakoa” ez jan behar izateko edo janaria zaborretara ez botatzeko.
- Ekidin alkohola (horixe da kontsumo arduratsu bakarra) edo neurriz edan. Ez da alkoholaren beharrik bizitzaz gozatzeko!
- Saiatu erosketa auzoan egiten; saiatu sasoiko produktuak kontsumitzen (gero emango dizkizuet ideia batzuk) eta sortu plastikozko eta paperezko hondakin gutxiago.
- Eguberrietako gozoak egun bat edo bi lehenago erostea, “tentazioa” eragiten duten gozo horiek etxean izan ez ditzagun.
Hona hemen janarien ideia batzuk:
Hasierako edo mokadutxo moduan, otarrainxken broxeta batzuk, plantxan prestatutako muskuiluak edo ketutako bakailaoaren tostada ahuakatearekin.
Jarraitzeko, barazkien platerkada gozo eta osasungarria presta dezakegu (nire ustez, barazkien barietatea zoragarria da neguan). Kardua almendrekin.
Salteatutako orburuak, aza gorria tipula morearen eta otarrainxken frijitukiarekin, zopa edo entsalada gozo bat eskarolarekin, mingranarekin eta muskuiluekin edo ketutako izokinarekin presatuta.
Bigarren platerkada gisa, arraina presta dezakegu (pil-pil eran prestatutako bakailaoa, barazki eta ganbekin betetako legatza, piper berdeekin plantxan prestatutako bakailao gatzgabetua. Edo
Oilaskoa sagarrarekin, mertxikekin eta gaztainekin beteta, edo untxia saltsa berdean erretako batataren eta jukaren goarnizioarekin, edo pularda errea patata eta sagarrarekin egindako purearekin, edo ahate-paparra fruitu gorrien marmeladarekin eta erretako patatekin.
Postre gisa, Eguberrietako konpota gozoa jan dezakegu, edo txokolate beltzezko krema prestatu fruitu gorriekin, edo jogurtezko izozkia frutarekin, edo krema-gazta irabiatutako frutarekin eta txokolate beltzezko pipitekin, eta Eguberrietako gozok batzuk.
Batez ere, gozatu familiaz eta geure buruaz, osasuntsu egoteaz, bizitzaz eta eguneroko gure borrokan aurrera jarraitzeaz. Osasun ona denontzat eta Eguberri zoriontsuak izan!