COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

GABONETAKO SUPER AMARA XVI. KONTZERTU SOLIDARIOA LA OREJA DE VAN GOGH-EKIN

1. argazkia

Abenduaren 28an izango da Donostiako Kursaal jauregian. Aurten, bildutako diru guztia Erretinosi Pigmentarioa dutenen alde lan egiten duen BEGISARE Elkartera bideratuko da.

Beste urte batez, SUPER AMARAk Gabonetako Kontzertu Solidarioa  antolatu du. Jaialdi zirraragarri horretan, kontzertu paregabe batera joateko aukera izateaz gain, helburu sozialak dituen Gipuzkoako elkarte bati laguntzeko aukera izango dugu.

Sarrerak ostegun honetan, 11:00etan, jarriko dituzte salgai Kursaaleko leihatiletan eta esteka honetan: https://www.kursaal.eus/eu/sarrerak/. Emanaldia 20:00etan izango da eta sarrera solidarioen prezioa 36 €, 33 € eta 29 €-koa izango da (horri kudeaketa-gastuetarako 0,90 € gehitu beharko zaio).

Gainera, kontzertura joan ezin duten, baina ekarpena eginda lagundu nahi dutenentzako 0 lerroa egongo da. Hauxe da horretarako egokitutako kontua: ES88 2095 5600 8110 6198 9785.

Iaz ezin izan genuen gure urteroko kontzertua egin, baina aurten kontzertu solidario hau antolatzeko asmo osoa genuen bertako elkarte batentzako funtsak bildu ahal izateko”, aipatu du Gotzone de Miguelek, SUPER AMARAko Pertsonen arduradunak.

LA OREJA DE VAN GOGH

Aurtengo kontzertuan, gainera, nazioartean ezaguna den Donostiako talde bat izateko plazera dugu. Ezin genuen ezer hoberik amestu. Uneotan, La Oreja de Van Gogh taldea AEBn dago abenduaren 9an amaituko duen musika-bira egiten. Gurekin batera izango dira abenduaren 28an Kursaalen arrakastaz betetako errepertorioa eskainiko diguten kontzertuan.

BEGISARE eta ERRETINOSI PIGMENTARIOA:

Erretinosi pigmentarioa ez da gaixotasun bakar bat; begian eragina duten gaixotasun degeneratiboen eta hereditarioen multzo bat da eta ikusmena pixkanaka eta mailaka galtzea eragiten du. Hasierako etapetan, behintzat, gaueko ikusmenean eta periferikoan izaten du eragina, eta itsutasuna gero. Gaixotasun horrekin jaiotzen diren arren, arraroa izaten da sintomak nerabezaro aurretik agertzea. Gaixoa ez da gaixotasunaz jabetzen fase aurreratuetan egon arte. Horregatik da garrantzitsua diagnostiko goiztiarra egitea.

Begisareren helburua da “gaixoen bizi-kalitate hobetzea”. Horretarako, bere lana oinarrizko hiru ardatzetan oinarritzen du:

  1. Arreta integrala bazkideei, laguntza emanez, behar dituzten baliabideetara bideratuz, aurrerapen mediko-zientifikoei eta teknologikoei buruzko informazioa emanez eta jarduera sozio-kulturalak eginez.
  2. Patologia mota horiei eta ikusmen baxuari buruzko informazioa emanez eta herritarrak sentsibilizatuz.
  3. Ikerketa bultzatzea erretinako distrofien inguruan lan egiten duten oftalmologoekin, genetistekin, zientzialariekin, ikerketa-taldeekin eta gainerako profesionalekin elkarlanean eta erakunde publiko eta pribatu ugarietan bitarteko ekonomikoak bilatzea.

Elkarlan hau Nazio Batuen # 10. Garapen Jasangarrirako Helburua lortzeko gure konpromisoari lotuta dago: gure hirietako elkarteak babestuta, desberdintasunak murriztea.

SUPER AMARAtik, eskerrak eman nahi dizkiogu Getini kontzertu solidario hau antolatzen eskuzabaltasunez eskaintzen digun laguntzagatik eta guzti-guztiok animatu nahi zaituztegu gurekin batera laguntzera.

Informazio gehiago hemen: https://www.begisare.org/