GEREZIAK - SUPER AMARAko Doktorea

Oso fruta garbitzailea da, antozianina (hortik datorkio kolore gorria) ugari dituelako, gainera, indar antioxidatzaile handia dauka, flabonoide ugariz osatua baitago (artrosia, dementziak, bihotzeko gaixotasunak, azaleko arazoak, gaixotasun degeneratiboak… prebenitzeko balio dute).
C bitamina ugari ere badu (“defentsak igotzeko”, burdin faltagatiko anemiak konpontzeko…). Eta potasio asko ere bai (likidoen-errtentzio saihesteko baliagarria).
Ekaina da unerik egokiena.
Gerezi-ura:
- 200 g. gerezi.
- 600 ml ur.
Gereziak ongi irabiatu (aurrez hezurrak eta txortenak kendu), sortutako masa irazagailutik pasa eta zukua uretara bota.
Limoi-zukua ere gehi dakiokegu.
Oso freskagarria!