GEREZIAK

Gereziak antozianinatan (flabonoideen taldeko substantziak, fruta honi kolore more-gorrixka ematen diotenak) frutarik aberatsenak dira. Antioxidatzaile sendoak dira, artrosia, artritisa edo dementzien moduko endekapenezko gaixotasunak prebenitzeko oso lagungarriak, baita gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko ere.
Melatoninan (loaren zikloak erregulatzen laguntzen digutenak) eta kertzitinan (urtaroetako alergientzako) aberatsak dira.
Burdinaren kopuru altua dute (anemia ferropenikoen kasuetarako gomendatzen da), baita potasio kantitate handia ere. Hori dela eta, elikagai bikaina dira likido-erretentzioetarako, garbiketa-dietetarako eta argaltze-dietetarako (hori bai, hartzen den kopurua zainduta). Diabetikoek gerezien kontsumoa neurtu beharko dute.
Gure doktoreak udako errezeta bikaina proposatu digu:
GEREZI GAZPATXOA
Osagaiak:
- 300 g gerezi.
- 500 g tomate zuritu.
- 1 pepino.
- Tipula erdia.
- 1 baratxuri.
- 2 piper berde.
- Laranja erdiaren zukua.
- 1 litro ur.
- Olioa, ozpina eta gatza bakoitzak nahi duen erara.
Prestaketa:
Gereziei hezurra kendu eta irabiagailuan jarri gereziak, tomatea, baratxuria, tipula erdia, piper zatituak, ura, laranja-zukua, gatza, olioa eta ozpina. Ondo irabiatuko dugu eta txinotik iragaziko dugu finagoa gera dadin. Azkenik, hozkailuan hozten utziko dugu 4 orduz.
Errezeta erraza, freskoa eta osagarriz betetakoa!