COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

GIPUZKOAK ALDERDI SOLIDARIOENA ERAKUTSI ZUEN ETA SUPER AMARAREN GABONETAKO XVI. ELKARTASUN KONTZERTURAKO SARRERA GUZTIAK AGORTU ZIREN

1. argazkia

Urteroko hitzordua Donostiako Kursaal jauregian egin zen atzo. Aurten bildutako diru guztia Erretinosi Pigmentarioa dutenen alde lan egiten duen Retinosis Gipuzkoa Begisare elkartera bideratuko da.

Ekitaldi horri esker, besteak beste, “ikusmen baxua” eragiten duten gaixotasunen (erretinosi pigmentarioa, glaukoma...) inguruko ikerketako eta laguntzako programak bultzatzen jarraitu eta “biztanleriaren % 2ri” eragiten dioten gaixotasunen talde horri ikusgarritasuna eman ahal izango diote.

Ekitaldiaren hasieran hitz batzuk eskaini zituen Itsaso Nuinek Retinosis Gipuzkoa elkartearen ordezkari gisa, eta erretinosi pigmentarioarekin bizitzeak zer eragin duen azaltzen zuen bideoa eskaini zuten. Hala, bertaratu ginenok elkarteak egiten duen lan garrantzitsu hori gertuxeagotik ezagutzeko aukera izan genuen.

Ondoren, La Oreja de Van Gogh taldearen kontzertu bikaina hasi zen. Auditorio osoa behin baino gehiagotan jarri zuen zutik Susurro en la tormenta izeneko azken diskoko Sirenas edo Abrázame abestiekin adibidez eta, gainera, une ahaztezinak oparitu zizkigun taldearen arrakasta bikain batzuekin: 20 de enero edo Rosas.

La Oreja de Van Gogh taldeko kideentzat, AEBn egindako birarekin lortutako arrakastaren ondoren etxera itzultzea eta “berriro ere Kursaal beteta ikustea” oso pozgarria izan da. Dena den, prentsaurrekoa eskaini zuten egunean Xabi San Martínek eta Álvaro Fuentesek onartu zuten moduan, “lagunen eta senideen” aurrean emanaldia eskaintzea erantzukizun handia ere bada.

BEGISARE eta ERRETINOSI PIGMENTARIOA:

Erretinosi pigmentarioa ez da gaixotasun bakar bat; begian eragina duten gaixotasun degeneratiboen eta hereditarioen multzo bat da eta ikusmena pixkanaka eta mailaka galtzea eragiten du. Hasierako etapetan, behintzat, gaueko ikusmenean eta periferikoan izaten du eragina, eta itsutasuna gero. Gaixotasun horrekin jaiotzen diren arren, arraroa izaten da sintomak nerabezaro aurretik agertzea. Gaixoa ez da gaixotasunaz jabetzen fase aurreratuetan egon arte. Horregatik da garrantzitsua diagnostiko goiztiarra egitea.

Begisareren helburua da “gaixoen bizi-kalitatea hobetzea”.

Elkarlan hau Nazio Batuen # 10. Garapen Jasangarrirako Helburua lortzeko gure konpromisoarekin lotuta dago: gure hirietako elkarteak babestuta, desberdintasunak murriztea.

SUPER AMARAtik, eskerrak eman nahi dizkiogu Getini kontzertu solidario hau antolatzen eskuzabaltasunez eskaini duen laguntzagatik eta etorri zineten guztiei emandako laguntzagatik.

Informazio gehiago hemen: https://www.begisare.org/