COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

GOSARI OSASUNTSUAK GURE TXIKIENTZAT

1. argazkia

Iritsi da iraila eta hastera doa ikasturtea. Presa, errutina, ordutegia eta abar direla-eta, guk eta gure seme-alabek eguna ondo hasi ahal izateko patxadaz egin behar genukeen gosaria estresez eta presaz betetako une bihurtzen da eta ez diogu garrantzirik ematen.

Ondo gosaltzeko jarraibide eta gomendio batzuk emango dizkizuegu:

  • Hobe da zuek eta seme-alabak ere lehentxeago jaikitzea, une honi denbora eskaini ahal izateko. Presaka gosaltzea eta umeei presaka janaraztea ez da ona; ondo jatea, poliki eta gozatuz jatea eduki behar genituzkeen ohitura onetako bat da (poliki jatea, jateari denbora eskaintzea, elikadura osasungarria izatea) eta elikadurak gure osasunean duen garrantziaz jabetzen lagundu behar diegu.
  • Gosaria elkarrekin presta dezakegu, tarte hori, luzea izan ez arren, familian egoteko tartea izan dadin.

Zer gosal dezakegu?

  • Frutaz betetako plater bat ezin da falta mahai gainean. Hobe fruta osorik jartzea, inoiz ez brikeko zukurik, aukeratu garaiko frutak (adibidez, orain bikainak daude melokotoiak, meloia, angurria, pikuak, mahatsa...), koloretako frutak (askotariko bitaminak eta mineralak izango dituzue eta platera askoz erakargarriagoa izango da).

Eta hauek ere bai:

  • Zerealak:

Ogia beti integrala (garia, espelta, zekalea...) , txigortuta edo txigortu gabe, ahuakatearekin, oliba-olioarekin, oliba-olio eta tomatearekin, sesamozko patearekin, etxean egindako konpotarekin...

Olo-malutak mahaspasa gozo batzuekin eta fruitu lehorrekin.

Bizkotxoa egin dezakegu etxean irin integralarekin eta txokolate beltz pixka bat edo frutak gehitu ukitu gozoa emateko

Etxean egindako olozko galletak (errezeta ugari dago Youtube-n)

Ogi integralezko ogitarteko bat tortillarekin edo atunezko patearekin (etxean egin daiteke), bakoitzaren gustuen arabera...

  • Jogurta, kefirra edo baso bat esne (behi-esnea nahi ez bada, landare-jatorriko edari bat har daiteke; umeentzako gomendagarriena olo-esnea da) kakao puruarekin...
  • Fruitu lehor naturalak.

Guk (helduok) edo umeek goserik ez dugulako gosaldu ezin badugu, ez behartu jatera, baina prestatu ontzi batean hamaiketako osasungarri bat, frutaz eta fruitu lehorrez osatua, edo ogi integralarekin prestatutako ogitarteko txiki bat tortilla, atuna, ahuakatea sartuta edo etxean egindako bizkotxo zati bat fruitu lehorrekin.

Uste dut gure organismoak ondo funtzionatzeko, ez dela ona gauaren ondoren ordu askotan jan gabe egotea, baina pertsona batek goizeko lehen orduan goserik ez duenean edo jateak kalte egiten dionean jatera behartzea ere oso txarra dela uste dut.