COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

GURE TXALORIK HANDIENA - UVESCO TALDEA

1. argazkia

Egunero, 20:00etan, etxeko balkoietara, leihoetara edo terrazetara ateratzen gara eskerrak ematera ekipo sanitarioei atsedenik gabe ari direlako lanean gu zaintzeko, herritarrei arreta emateko eta aurrekaririk ez duen krisialdi hau gainditzen laguntzeko. Uvesco Taldeak (BM Supermercados eta SUPER AMARA) bat egin nahi du ekimen horrekin haiei eskaintzeko txalo-zaparrada izugarri bat, luzea eta, zalantzarik gabe, ongi merezitakoa.

Gainera, beste kolektibo batzuei ere zabaldu nahi diegu:

  • Txalotu nahi ditugu guztion alde lanean jarraitzen duten garbiketa-zerbitzuetako eta zerbitzu publikoetako langileak.
  • Txalotu nahi ditugu dendetako, estankoetako, kioskoetako eta supermerkatuetako langileak; garraiolariak; biltegietako eta operadore logistikoetako langileak, baita guztiontzako egunero lanean jarraitzen duten besteak ere.
  • Txalotu nahi ditugu kazetariak eta lanean ari diren guztiak hedabideek komunikatzen jarraitzeko.
  • Txalotu nahi ditugu gure bezero guztiak, egoera zein den ulertu dutelako eta guretzat adore-hitzak baino ez dituztelako.
  • Txalotu nahi ditugu gure hornitzaileak, nekazariak, abeltzainak, etab. egiten ari diren esfortzuagatik egunero gu produktuz hornitzeko.
  • Azkenik eta bereziki, txalotu nahi ditugu Uvesco Taldea osatzen duten pertsona guztiak zerbitzu publikoa eskaintzeko egiten ari diren ahaleginengatik: dendetako langileak, plataforma logistikoetakoak, garraiolariak eta bulegoetako kideak. Denak txalotu nahi ditugu lehen egunetik erakutsi dutelako enpresa handia ez ezik, enpresa aparta ere bagarela. Txaloez gain, eskerrak ere eman nahi dizkiegu publikoki.

UVESCO TALDEKO ZUZENDARITZA