HIPERTENTSIOA

12/7, 11/6 edo beste balore batzuetako tentsioa dugula esaten digutenean, zer esan nahi digute?
Lehen balioak sistoleari buruzko datua ematen digu, hau da, odola ponpatzeko bihotza uzkurtzen denekoa eta beheko balioak diastoleari buruzko datua ematen digu, bihotza erlaxatzen denekoa.
140 / 90 mmHg-tik gorako balioak hipertentsiotzat hartzen dira (denbora batean aldi jarraituan izanez gero).
Zer elikagai saihestu eta/edo moderatu behar ditugu?
- Gatza.
- Alkohola.
- Pizgarriak, esate baterako: kafea, tea (te gorria, roiboos, bancha, kukicha kontsumi daitezke, ez baitute teinarik), pizgarriak dituzten edariak esate baterako, taurina, gingseng, erregaliza.
- Hestebetea.
- Gazta ondua.
- Haragi gorria (hamabost egunean behin).
- Lataratuak.
Aholkua:
- Fruta, barazki, lekale eta zerealetan (kinoa, mijo…) aberatsa den dieta arrain urdina (astean bi edo hiru aldiz), fruitu lehorrak (kontuz kopuruarekin), oliba-olio birjina, liho- eta txia-haziak.
- Baratxuria egunero kontsumitzea; izan ere, elikagai ezin hobea da sistema kardiobaskularrerako.
- Elikagaiak plantxan, lurrunetan edo egosita egin; saiatu irineztatuta edo frijituta ez jaten.
- Ariketa moderatua egin.
- Estresa saihestu.
- Gehiegizko pisua-obesitatea saihestu.