COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

IGANDE HONETAN, OSASUNAREN ALDEKO MILIAK

1. argazkia

SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldeak, Irungo Udalaren laguntzarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Salto Systemsen babesarekin, Salto Systems Osasunaren Aldeko Miliak ekimena antolatu du igande goizean. Gainera, honako hauen laguntza ere jaso du ekimenak: Osakidetza, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila, Adegi, Aspegi eta Kirol Egokituen Federazioa. Aurten, berriro ere, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen alde familientzako martxa solidarioa egingo da. 

Irungo erdigunean egingo den jardunaldiak hamaika ekintza biltzen du eta populazioaren zati handi batek bertan parte hartzeko aukera izango du.  Hauxe izango da miliaren inguruan egiten den proba honen bosgarren edizioa. Ekitaldia, ordea, ez da soilik kirol-proba, askoz ere gehiago baita: goiz osoa hartzen duen oso ekimen soziala da.

Goizeko lehen orduan, adinekoentzat paseo osasungarria egingo da; ondoren, 4x1 miliako errelebokako lasterketak eta 3 miliako bikotekako lasterketa, desgaitasun fisikoa eta intelektuala dutenentzat egokitutako lasterketak, familientzako milia solidarioa eta txikienentzako atletismoko Igande Sasoi ekimena.

Kolon pasealekuan egun horretan egingo diren ekintzak:

  • 10:00. - Ttipi-Ttapa paseo osasungarria.
  • 10:45. - Errelebokako lasterketa taldeentzat (enpresak eta lagun-taldeak) - 4x1 milia -
  • 11:30. -  Desgaitasun fisikoa dutenentzako lasterketak - Handbikeak eta aulkiak - 
  • 11:45. - Milia erdi bateko lasterketa adimen-desgaitasuna dutenentzat. 
  • 12:00. - Bikotekako lasterketak - 3 milia -. 
  • 12:45.  Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen alde familientzako martxa solidarioa

Jarduera horiez gain, goiz osoan, atletismoko igande sasoi ekimena egingo da. Bertan, txikienek atletismoko diziplinak probatzeko aukera izango dute SUPER AMARA BATeko begiraleekin.

Proba guztietarako izen-emateak zabalik daude kirolprobak webgunean eta irteeran izena emateko aukera egongo da. Lasterketetak prezioak matendu egin dira: 7 euro pertsonako – 28 euro 4x1 miliako taldeak eta 9 euro pertsonako – 18 euro bikoteko bikotekako 3 milien lasterketan. Aurten, gainera, bikotekako lasterketan izena emandako bikote guztiek errelebokako lasterketa doan korri egiteko aukera izango dute beste bi lagun topatzen badituzte.

Izen-emateak online helbide honetan:www.kirolprobak.com

Informazio gehiago hemen: www.atletismobat.com