COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

IRAILEKO AHOLKUAK

1. argazkia

HAMAIKETAKOAK:

Iritsi da eskolan hasteko garaia, eta hamaiketakoa/merienda egiteko zenbait proposamen egingo dizkizuet: goxoak, prestatzeko errazak eta, batez ere, osasungarriak:

  • Jogurt naturala edo kefir naturala txokolate beltz ontza pare bat eta fruitu lehorrak botata
  • Fruta zatituta eta txokolate beltz ontza pare bat
  • Arrautza gogortuak (ume txikientzat ez) eta fruitu lehorrak
  • Fruta zatituta (sagarra, mangoa, platanoa, udarea, mahatsa, pikuak) fruitu lehor batzuekin (izan daitezela naturalak edo txigortuak)
  • Ogitartekoak, beti irin osoko ogiarekin, eta ogi tartean:
    • Tortilla, eta igurtzi ogia tomate eta oliba-oliotan (pixka bat)
    • Arrautza gogortuak xerra finetan, tomatearekin
    • Ahuakatea xerra finetan eta tomatea edo gazta freskoa
    • Pate begetala edo fruitu lehorrena (etxean oso erraz egin daitezke)
    • Kakahuete-krema
    • Sesamo-patea edo Tahini
    • Hegaluzea, sardinak
    • Gazta freskoa eta pikuak xerra finetan

Ez da komeni fruitu lehorrak eta mahats aleak 3 urtetik beherakoei osorik ematea, kontrako eztarrira joan daitezkeelako.

Hamaiketako eta merienda horiek antolatzeko garaian, goizean eskolan zenbat denboran egoten diren pentsatu behar da, eta horrez gain, ea goizez bakarrik joaten diren, eskolaz kanpoko zer jarduera duten arratsaldean, zer adin duten, zer izango duten bazkaltzeko eta afaltzeko (adibidez, bazkaltzeko tortilla jateko asmoa badugu, ez eman arrautzarik hamaiketakorako).

Aholkua: antolatu asteko otorduak merienda eta hamaiketakoekin batera, eta hala egin erosketaren eta astearen plangintza aurretik, gero denbora aurrezteko eta hobeto antolatuta ibiltzeko.


D BITAMINA:

Bizi garen inguru honetan, argitasun-falta dugu gure klima dela medio, baita argitasuna xurgatzeko zailtasuna ere. Badakigu bitamina hau maila onean izatea ona dela hezur-sistemarentzat (osteoporosiari aurre egiten laguntzen duelako), sistema immunologikoarentzat (besteak beste, kanpoko erasoetatik babesten gaitu) eta nerbio-sistemarentzat (badakigu D bitamina baxu izanez gero, antsietate eta depresio arina izateko joera handitzen dela). Badirudi, gainera, D bitamina hanturaren kontrakoa dela eta sistema immunologikoaren erantzunean ere parte hartzen duela, eta oso garrantzitsua da hori oraingo egoera honetan; izan ere, birus honek hanturazko prozesua sorrarazten dio birusa harrapatu eta sintoma larriak dituenari.

Horregatik, aholku batzuk emango dizkizuet odolean bitamina hau maila egokian izateko.

  • BEHARREZKOA da egunero ariketa fisikoa neurrian egitea. Nahikoa da, adibidez, egunero, ordu erdiz oinez ibiltzea. 
  • HARTU eguzkia egunero, gutxienez 20 minutuz (larruazala babesten duen eguzkitako krema ezinbestekoa da, batez ere udan eta egunaren erdiko orduetan), eta eguraldi txarra egiten badu ere, atera kalera, leihora, balkoira, eguzki-argia hartzera.

Ez ahaztu eguzkia hartzeko eguzkitako krema eman behar dela! Krema emanda, larruazaleko arazo larriak saihestuko ditugu!

  • Lagungarri izan daitezkeen ELIKAGAIAK:
    •   Arrain urdinak
    • Arrautzaren gorringoa
    • Perretxikoak, barrengorriak, onddoak
    • Esnekiak
    • D bitaminarekin aberastutako elikagai asko daude (zerealak eta esnea, adibidez), eta interesgarria da horiek hartzea ere.

Hala ere, batzuetan D bitaminaren gehigarriak hartu behar dira (heldu gehienek hartzen dituzte), eta horretarako, osasun arloko profesionalengana jo behar dugu, eta horiek hartuta ere, ez ditugu bete beharrekoak diren jarraibide orokorrak ahaztu behar.


BADATOR UDAZKENA:

Badator udazkena, lehenago iluntzen du, errutinan murgildu gara berriro, nekez kontzentratzen gara, “itzaliago” gaude, eta horiek denak aintzat hartuta, hona hemen aholku batzuk errutinara errazago itzul gaitezen (are gehiago aurten, ziurgabetasuna nagusi den egoera honetan).

Loaren eta otorduen errutina:

Ezarri ordutegi erregularrak otorduetarako eta lotarako. Otorduei dagokienez, ez afaldu bederatziak baino geroago, afaldu arin eta utzi arrazoizko tarte bat ohera joan aurretik. Loari dagokionez, egin 7-8 ordu lo egunean, ez lotaratu telebistarekin, telefono mugikorrarekin eta antzekoekin, lo hartzea galaraz baitezakete, eduki logela tenperatura egokian (18-22º C) eta erabili lotarako arropa egokia.

  • Egin ariketa fisikoa erregulartasunez. Horri esker, aktiboago sentituko gara, antsietate gutxiago izango dugu eta hobeto egingo dugu lo (loari lotutako arazoak izanez gero, ez egin ariketa fisikoa iluntzeko zortzietatik aurrera).
  • Elikatu modu egokian, egin afari arinak, jan maiz frutak (osorik) eta barazkiak, koloreak aldatuz; hala, behar ditugun bitaminak eta mineralak eskuratuko ditugula bermatuko dugu. Txertatu ohituretan lekaleak, arrain urdinak, arrautzak, zereal integralak, jogurt naturala, kefirra, fruitu lehorrak, ahuakatea eta txokolate beltza ere.
  • Ez hartu alkoholik eta tabakorik, eta hartu kafe eta te gutxiago.
  • Hartu eguzkia egunero D bitamina maila onean izateko.          
  • Gozatu eta aprobetxatu une libreak. Hartu, egunero, nork bere gauzetarako unetxo bat.
  • Antolatu laneko agenda, berehalakoena edo garrantzitsuena dena lehenetsiz.

Bizi unean unekoa, egin lan gogoz, izan esker onekoa eta zaindu zeure burua. Horrek guztiak hobeto sentitzen lagunduko dizu, eta bizi dugun egoera ezohiko hau eramangarriago egiten ere bai, errealista izateari utzi gabe.


POTXAK:

Uda amaierako urte-garai honetan aurkituko ditugu potxak.

Potxak babarrun zuriak dira, heldu baino lehen bildutakoak, eta freskoak direnez, zapore leunagoa dute, azala finagoa, eta ez dira hain irintsuak.

Lekalea denez, nutrizio propietateei dagokienez, balio biologiko handiko proteinak dituzte, ia koiperik ez, motel xurgatzen diren karbohidratoak eta zuntz asko. Beraz, lagungarriak dira idorreriari aurre egiteko, kolesterola erregulatzeko eta odolean azukre mailak erregulatzeko.

Honen bidez, gogorarazi nahi dizuet oso garrantzitsuak direla lekaleak dietan, dieta mediterraneoaren parte direla, eta balio biologiko handiko proteinak dituztela. Beraz, eta jarraibide dietetiko egokiak betez gero, animalia-jatorriko proteinen ordezkoak izan daitezke. Horrez gainera, motel xurgatzen diren karbohidratoak, kaltzioa, magnesioa eta beste mineral batzuk eta B, A eta C bitaminak dituzte.

Urte-garai honetakoak, gertukoak.