JOGURT NATURALA ETA GREZIARRA

JOGURT NATURALA:
- Bakterioen hartziduratik (Lactobacillus bulgaricus eta Streptococcus thermophilus) lortzen da eta, horren bidez, esnearen azukrea, laktosa, azido laktiko bihurtzen da. Horixe da esnearen jogurtari testura eta zapore horiek ematen dizkiona. Gehienetan behi-esnearekin egiten den arren, ahuntzaren, ardiaren eta abarren esnearekin ere egin daiteke.
- B taldeko bitamina eta mineral ugari du, besteak beste, kaltzioa, fosforoa, magnesioa eta potasioa.
- Nutrizio arloko ezaugarri nagusienen artean, probiotikoen (heste-flora birsortzen laguntzen duten mikroorganismo biziak dira) aipatu behar dugu. Antibiotikoak hartu behar direnean, desnutrizioa dagoenean, digestio-arazoak daudenean edo elikadurako ohitura txarrak dituzten pertsonen kasuan gomendagarriak dira probiotikoak.
JOGURT GREZIARRA:
- Jogurt naturalarekiko aldea honako hau da: jogurt greziarrari jogurtaren gazur likidoa iragazten zaio trinkotasun lodiagoa emateko.
- Gainera, jogurt naturalak baino azukre eta sodio gutxiago, eta eduki proteiniko handiagoa du.
- Probiotiko ugari izatea du berezigarri hala ere.