KALTZIO ASKOKO ELIKAGAIAK

Kaltzio asko duten elikagaien zerrenda jarriko dugu. Jende askok D bitaminarekin eta Kaltzioarekin arazoak dituela ohartu gara, beraz hemen duzue elikadura-ohitura egokien parte izan behar duten elikagaien zerrenda:
- Gazta (900 mg/100 g)
- Sardinak latan (325 mg/100 g)
- Antxoak gatzetan (232 mg)
- Antxoa freskoak (147 mg)
- Almendra naturalak (275 mg/100 g)
- Sesamo haziak (2 koilarakadak 98 mg dituzte)
- Jogurta (120 mg/100 g)
- Arrautza gorringoa (127 mg/100 g),
- Arrautza osoa: 50 mg
- Lekaleak: orokorrean guztiek dute Kaltzio asko.
Kaltzioa ongi xurgatu eta ezartzeko, beharrezkoa da ariketa fisikoa egitea eta eguzkia hartzea (egunean 20 minutu inguru).
KALTZIO ASKOKO ERREZETA: TAHINI-A EDO SESAMO PATEA ETXEAN EGITEKO
Tahinia edo sesamo patea elikagai gozoa izateaz gain, kaltzio ugarikoa da eta helduentzat nahiz gazte eta haurrentzat da gomendagarria.
- 2 sesamo txigortu-hazi koilarakada
- 4 oliba-olio, ur edo hazi-olio koilarakada (norberaren gustura)
- Gatz apur bat
3 osagaiak pikatzailean sartu eta kito!