COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

KOILARAZ JATEKO PLATERAK

1. argazkia

Nahiz eta udaberrian egon, hotz handiko egunak ditugu oraindik eta gorputzak elikagai beroak eskatzen dizkigu. Hori dela eta, SUPER AMARAko doktoreak koilaraz jateko hainbat plater gomendatuko dizkigu, sasoiko produktuekin prestatuak eta gure osasunerako egokiak.

KREMAK ETA ZOPAK

  • Azalore-krema.
  • Kalabazaren eta dilista gorrien krema.
  • Aza gorriaren krema, mihiluarekin.
  • Baratxuri-zopa.
  • Berdura-zopa, osoko pastarekin.

POTAJEAK

  • Dilistak curryarekin.
  • Indaba gorria, azarekin eta piperminarekin.
  • Potxak otarrainxkekin.
  • Garbantzuak borrajarekin eta karduarekin.

SUPER AMARAko doktoreak, era berean, miso-zoparen errezeta emango digu (digestioa egiten erraza, hesteko floraren orekari mesede egiten dio, menopausiaren sintomak arintzen ditu, antioxidatzailea da...). Zopa hori oso erraza da prestatzen, osasungarria da eta berehala berotuko gaitu.

Osagaiak:

  • litro bat ur;
  • tipula bat, erditik eginda;
  • azenario bat, erditik eginda;
  • apio-adar bat, fin-fin ebakita;
  • bi wakame alga-zerrenda, aurretik beratuta eta fin-fin ebakita;
  • hiru koilaratxokada miso zuri;
  • 100 g tofu;
  • gatz apur bat.

Jarraibideak:

  • Ipini kazola batean ura, tipula, azenarioa eta apioa. Berotu su bizian.
  • Hogei minutu igaro ostean, erretiratu berdurak. Erantsi lortutako saldari wakame alga, eta egosi su bizian beste bost minutuz.
  • Gaineratu tofua, dadotan eginda, eta egosi beste minutu batez. Erretiratu sutatik.
  • Azkenik, katilu batean, urtu misoa salda bero pixka batekin, eta gaineratu nahasketa hori kazolan.
  • Tumore hormonodependenteak dituzten pertsonek neurrian kontsumitu behar dute (soja baitarama), beste horrenbesteko hipertentsioa duten pertsonek ere (gatz ugari baitu).

Eskuarki, zopa hau dashi izeneko salda batekin prestatzen da, baina gure doktoreak egokitu egin du errezeta eta, haren tokian, berdura-zoparekin egin. On egin!