COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

KOLOREA FRUTETAN ETA BARAZKIETAN

1. argazkia

Ikusten dugun moduan, barazkiak eta frutak ahoratzeko garaian haien koloreen arabera hautatzeak Bitaminen, Mineralen, Zuntzaren eta Uraren ekarpen optimoa eta osatua izatea ahalbidetzen digu, baita oinarrizko beste nutrienteena ere, Glukosa, esate baterako (organismoak ondo funtzionatzeko egokia eta beharrezkoa ez dena). Hori dela eta, beti aholkatzen dut oinarri gisa fruta eta barazkirik falta ez den dieta egitea, eta elikagai talde horren baitan horien kolorea aldatzea.

BERDEAK:

Hauek dira fruta eta barazki talde honen bereizgarriak:

  • Azido Folikoan duten aberastasuna (edo Bit. 9), haurdun daudenentzako oso garrantzitsua,
  • C Bit., antioxidatzaile bikaina, eta ondorioz, endekapenezko gaixotasunak saihesten laguntzen digu, eta
  • K Bit., koagulazio-sistema mantentzeko ezinbestekoa,
  • Kaltzioa, Fosforoa, Magnesioa… hezurrak osasuntsu egoteko ezin hobea.

Talde horren baitan: Brokolia (gure osasunerako barazki onenetako bat), aza, ziazerbak, azelgak, erromaneskua, kiwiak.

GORRIAK:

Gorri koloreak C Bitamina kopuru handia adierazten du (bitamina termosentsiblea da), baita Magnesioan eta Likopenoa (karotenoidea) izeneko substantzian aberatsa ere, antioxidatzaile sendoa. Hainbat azterketatan ondorioztatu da prostatako hainbat patologia (beste batzuen artean) saihesten laguntzen digula.

Elikagaien talde horretan dago Tomatea (ikusi da barazki honetan, prestatzean, tomatearen biodisponibilitatea hobetzen dela, baina beste nutriente batzuena murrizten da), Marrubiak, Mugurdiak, Ahabiak, Angurria, Erremolatxa.

LARANJAK:

Laranja koloreko frutetan, batez ere, Karotenoideak nabarmentzen dira, A Bitaminaren aitzindariak. Oso garrantzitsua da ikusmenerako eta immunitate-sistema ona izaten laguntzen digu. Mandarinak, Laranjak, Kalabaza, Azenarioak...

HORIAK:

Laranja koloreko frutak eta barazkiak bezala, talde hau hauetan aberatsa da:

  • C Bit.
  • B9 Bit edo Azido folikoa
  • Magnesioa

Talde honetan daude hauek: melokotoi horia, brinoiak, limoia, meloia.

HORIAK:

Flavonoidetan (antioxidatzaileak), C Bitaminan eta Potasioan aberatsak, baina fruta eta barazki hauek hauen presentziarengatik dira aberatsak:

Quercitina eta Aliína, antioxidatzaile-ahalmen handiarekin, baita  antibirikoa eta antibakterianoa ere (hotzeriaren moduko prozesu birikoak tratatzen laguntzen digute), eta sistema kardiobaskularraren erregulatzaileak.

Horien artean, hauek nabarmentzen dira: baratxuria, tipula, txanpiñoiak, udarea, azalorea.

Emaiozu Kolorea Zure Osasunari!!!!