COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

KONPROMISO BERA PARTEKATZEN DUGU

1. argazkia

2015eko irailaren 25ean, munduko liderrek hainbat helburu orokor bildu zituzten txirotasunari aurre egiteko, planeta zaintzeko eta guztiontzako oparotasuna bermatzeko, garapen jasangarriko agenda berri bati hasiera emanez. Helburu bakoitzak xede zehatzak ditu eta helburu horiek datozen 15 urteetan erdietsi behar dira.

Helburu horiek lortzeko, guztiek bere zatiarekin konprometitu behar dute: gobernuek, sektore pribatuak, gizarte zibilak eta pertsonek.

Gure mundua eraldatzeko 17 helburu:

Garapen Jasangarrirako Helburuak dira guztiontzako etorkizun jasangarria lortzeko plan nagusia. Elkarrekin lotzen dira eta egunero aurre egin beharreko erronka orokorrak txertatzen dituzte: txirotasuna, desberdintasuna, giroa, ingurumen-degradazioa, oparotasuna, bakea eta justizia, besteak beste. Inor atzean ez uzteko, garrantzitsua da 2030. urterako helburu hauek bete daitezen lortzea. 

Egin ezazu bat atzerako kontaketarekin:

Mundu mailako erronka honen aurrean, SUPER AMARAn helburu horiek lortzen laguntzeko hainbat ekintza ditugu martxan.  Irailaren 25ean izango den Garapen Jasangarrirako Helburuen munduko eguna dela eta, ekintza bakoitza partekatuko dugu zuekin. Ekintza horiek Helburu batzuetan izango dute inpaktua:

  1. helburua: Txirotasunaren amaiera
  2. helburua: 0 gosea
  3. helburua: Osasuna eta ongizatea
  4. helburua: Genero-berdintasuna
  5. helburua: Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea
  6. helburua: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  7. helburua: Desberdintasunak gutxitzea
  8. helburua: Hiri eta komunitate jasangarriak
  9. helburua: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
  10. helburua: Klimaren aldeko ekintza
  11. helburua: Bakea, justizia eta erakunde solidoak

Eta zuk, gure konpromisoa partekatzen duzu?

Guztion artean ahalbidetuko dugu aldaketa eta «etsenpluaren bidez predikatuko dugu» Garapen Jasangarrirako Helburuei dagokienez. Modu jasangarriagoan biziko gara lanean eta etxean, gure kontsumo-ereduak aldatuz, garraiobide aktiboagoak erabiliz (bizikleta edo oinez ibiltzea) eta bertako elikagaiak erosiz. Guztiok gaude parte hartzera gonbidatuta. Egindako ekarpen orok laguntzen du, esate baterako, egunez egun egin ditzakegun ekintzen gainean zure komunitateko pertsonekin, lagunekin, zure familiartekoekin hitz egiteak.

Aldaketarekin hasteko modurik onena  Mundua salbatzeko alferren gida  kontsultatzea da. Horri esker modu jasangarrian bizi ahal izango zara egunero!

Gehiago jakiteko: https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/