LANKIDETZAKSUPER AMARA zu zara
SUPER AMARAn uste dugu gure jardueraren oinarrizko zati batek gure hurbileko ingurua zaintzera zuzenduta egon behar duela . Hori dela eta, gure asoziazioak, gure jaiak, gure kirola, gure kultura… babesten ditugu.

Otsailean, ibilaldi nordiko solidarioa egiten da Haurren Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta. Minbizia duen haurraren eta bere familiaren bizitza-kalitatea hobetzen eta gaixotasuna diagnostikatzen den unetik bere beharrak asetzen lagunduko dizun dirua biltzeko egingo den ekimen solidarioa da.

Odol emaileak elkartearen helburua Gipuzkoako gaixoen odol- eta hemoderibatuen beharrak estaltzea da.

IKERTZE irabazi asmorik gabeko elkarte kulturala da, pribatua, 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin. Heziketa proiektuak egiten dituzte –artea, zinema eta filosofia erabiliz, sortzeko tresnak diren heinean-.

Albaola Euskadiko Itsas Lantegia, San Pedron (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, eremu berritzailea da. Bertan, berreskuratu eta balioesten da itsasoko artisau-teknologia.

Cristina Enea Fundazioa hiriko ingurumen-politiketan erreferente izateko helburuarekin eratu zen.

Dock of the Bay zinema dokumental musikal, nazional eta nazioartekoko lanen hedapenean oinarritutako jaialdia da.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea Donostiako jaialdia da, urriaren amaieran eta azaroaren hasieran izaten dena.
Musikaste maiatzean bigarren ahmabostaldian Errenterian burutzen den euskal-musikaren astea da.

Bergarako gimnastika erritmikoko klubak bizitza osasungarria eta aktiboa sustatzen du kirolaren bidez.

“Buruntzaldeko” bideak proiektuak hainbat bide eta pista biltzen ditu (bost bide desberdin daude aukeran).

Tximeleta gimnastika erritmikoko klubak TXIMELETA DSS antolatzen du urtero: Hainbat ariketa egiten dituzten eguna.

Donostian egiten den 8,5 km-ko distantziako herri-lasterketa da. Bertan, eremuko enpresa desberdinak aritzen dira lehian.

Santa Krutz krosa 10 km-ko herri-lasterketa da. Maiatzean izan ohi da Andoainen eta Zumeatarrak antolatzen du.

Donostiako futbol klub nagusietako bat eta aitzindaria futbolari gazteak trebatzeko lanean.

Donostiako eskubaloi-taldea da Guerreras Iberdrola Ligako erreferenteetako bat. Azken hamarkadan, SUPER AMARA Bera Berak 15 titulu, 4 Liga, 5 Kopa eta 6 Superkopa lortu ditu.

Abenduaren 31n Donostiako San Silvestre ospatzen da. Amara Kirol Elkarteak antolatutako 8 km-ko distantziako herri lasterketa.

Errenteriako saskibaloi-kluba; batetik, jokoaren eta kirolaren bidez hezi nahi du, kirolari onak eta pertsona hobeak lortzeko helburuarekin.

SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldea Irun-Hondarribiko Atletismoko kluba da.

Fortuna klubeko mahai-tenisaren helburua neskak eta mutilak kirol eta klub bikain hau ezagutzera hurbiltzea da.