Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

LEGE OHARRA

LEGE OHARRA ETA ERABILERA BALDINTZAK 

Irakurri arretaz dokumentu hau. UVESCO SA erakundearen web-gunearen sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen duten Lege Oharra eta Erabilera Baldintzak (aurrerantzean "Lege Oharra") da dokumentu hau.

UVESCO SAren web-gunea www.superamara.com URLan kokatzen da (aurrerantzean “web-gunea”), baita haren azpi-atariak ere, hala nola 1 deskribapena (www.online.superamara.com) eta sor daitezkeen beste batzuk (aurrerantzean "azpi-atariak"). Nolanahi ere, zenbait edukitara sartzea eta zenbait azpi-atari erabiltzea baldintza partikular jakin batzuen mende egon daiteke; baldintza horiek, kasuak kasu, Lege Ohar hau ordeztu, osatu eta/edo aldatuko dute eta, kontraesanen bat badago, baldintza partikularrak nagusituko zaizkio Lege Oharrari.

Web-gunean sartzeak edo nabigatzeak eta web-gunea erabiltzeak Lege Ohar honen baldintza guztiak espresuki eta erreserbarik gabe onartzea dakar, eta idatziz eta sinatuta egindako edozein kontraturen baliagarritasun eta eraginkortasun bera izango du.

Lege Oharra aintzat hartzea eta betetzea eska dakioke web-gunean sartzen den, nabigatzen duen edo erabiltzen duen edozein pertsonari. Azaldutako baldintzekin ados ez bazaude, ez sartu edo nabigatu web-gunean, ez erabili web-gunea.

1. SARRERA ETA KONPAINIAREN DATUAK

UVESCO SA (aurrerantzean “UVESCO”), A-39345574 IFK duena, Kantabriako merkataritza erregistroan inskribatuta dago, 619 liburuan, 90 folioan, 4.871. orrian, eta helbide sozial hau du: Poligono Industrial Los Barros, 23, Los Corrales de Buelna (Kantabria). “Uvesco taldearen” parte da. Talde hori behean deskribatzen diren sozietateek osatzen dute. UVESCOri buruzko informazio gehiago lor dezakezu www.uvesco.es web-gunearen bitartez, bezeroarentzako arreta atalean klik eginda.

“Uvesco taldea” honako sozietateek osatzen dute: UVESCO SA, A-39.345.574 IFK duena; UNIALCO SL, B-20.030.052 IFK duena; IBERDISCOUNT SL, B-39423025IFK duena; VES SL, B-39.014.386 IFK duena; HIPERCOSTA ESMERALDA SL, B-39.322.177 IFK duena; ALPA ALIMENTOS FRESCOS SL, B-20.046.090 IFK duena; OÑADIS SL, B-20149167 IFK duena; UVESCAYA SL, B-48.797.914 IFK duena; COLONIALES BARBED SA, A-48.021.232 IFK duena; DISTRIBUCIÓN DE SUPERMERCADOS SL, B-20.099.586 IFK duena; SUPER BEHOBIA SL, B-20161444 IFK duena; CASH ZIAKO SL, B-20.708.913 IFK duena; PAYMENT SL, B-20.459.640 IFK duena; SUPER AMARA SL, B-20.347.571 IFK duena; ANTIGUO AMARA SL, B-0789384 IFK duena; HIPERMERCADOS BETA SL, B-39.013.628 IFK duena; SUPERMERCADOS ERCORECA SA, A-4809985 IFK duena eta Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren eskakizunak betetzen dituen beste edozein sozietate.

2. XEDEA ETA APLIKAZIO ESPARRUA

Lege Ohar honek arautzen du UVESCOk web-gunearen bidez eskaintzen dituen edukietarako sarrera eta zerbitzu eta produktu guztietarako sarrera, baita erabiltzaileek egiten duten horien erabilera ere. Dena dela, UVESCOk web-gunearen aurkezpena, konfigurazioa eta edukia aldatzeko eskubidea du, baita web-gunera sartzea eta/edo web-gunea erabiltzea arautuko duten baldintzak aldatzeko eskubidea ere. Web-guneko aldaketak edo haren baldintzetan egiten diren aldaketak indarrean jarri ondoren, norbait web-gunearen edukietara eta zerbitzuetara sartzen bada eta horiek erabiltzen baditu, aldaketa horiek onartu dituela ulertuko da.

UVESCOk eskaintzen dituen produktuak edo zerbitzuak erabili, erreserbatu eta/edo kontratatu aurretik, erabiltzaileak arreta handiz irakurri beharko ditu UVESCOk horretarako sortu dituen baldintza partikularrak. Produktu edo zerbitzu espezifiko horiek erabiltzeak, erreserbatzeak eta/edo kontratatzeak produktu edo zerbitzu horiek arautzen dituzten arau partikularrak onartzea dakar –betiere UVESCOk erabilera, erreserba eta/edo kontratazio hori egiten den unean argitaratuta duen bertsioan–.

Web-gunean sartzeak, nabigatzeak eta erabiltzeak erabiltzaileak honako Lege Ohar hau onartzea dakar.
Ildo horretan, erabiltzailea da web-gunean garatzen diren zerbitzuetan eta jardueretan (doakoetan edo kostubidezkoetan) sartzen den, nabigatzen duen, parte hartzen duen eta erabiltzen dituen pertsona.

3. WEB GUNERA SARTZEA ETA ERABILTZEA

3.1. Web-gunera sartzea

Doakoa da web-guneak eskaintzen dituen edukietara sartzea eta zerbitzuak erabiltzea; alabaina, UVESCOk hirugarren batzuei web-gunearen bidez eskaintzen dizkien zerbitzu eta edukietako batzuk aurrez kontratatuta egon beharko dute eta zenbateko jakin bat ordaintzearen truke egin daitezke –kontratazio-baldintzetan zehaztuko da hori–.

Debekatuta dago adingabeak web-gunera sartzea, baldin eta aurrez haien gurasoen, tutoreen edo lege-ordezkarien baimen zehatzik ez badute, eta horiek, hain zuzen ere, izango dira haien kargura dauden adingabeek egiten dituzten egintzen erantzule –indarrean dagoen araudiaren arabera–. Edonola ere, adingabe bat web-gunera sartzen bada, aurrez haren gurasoen, tutoreen edo lege-ordezkarien baimen zehatza duela pentsatuko da.

3.2. Web-gunea erabiltzea

Erabiltzaileak web-gunea legearen arabera eta Lege Ohar honen baldintzen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak ez du web-gunea erabili behar legez kanpoko edo Lege Ohar honetan ezarritakoaz bestelako xedeetarako edo ondorioetarako. Zerbitzuak erabiltzean, erabiltzaileak Lege Ohar honekiko adostasuna adierazten du, eta konpromisoa hartzen du www.superamara.com web-guneak eskainitako zerbitzuen bidez hirugarren batzuei ez helarazteko, hedatzeko edo esku jartzeko indarrean dagoen legeriaren kontrako edozein material mota.

Era berean, erabiltzaileak espresuki eta erreserbarik gabe onartzen du bere erantzukizun bakarrarekin eta hutsarekin sartzen dela web-gunera eta erabiltzen duela web-gunea. Konpromisoa hartu du web-gunea iruzur xedeetarako ez erabiltzeko eta UVESCOren edo hirugarren batzuen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen jokabiderik ez izateko. Era berean, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du web-gunea kaltetu, erabilezin bihurtu edo gainkargatu dezakeen egintzarik ez egiteko, edo web-gunearen erabilera eta funtzionamendu normala eragotziko duen egintzarik ez egiteko.

Erabiltzaileari jakinarazten zaio Lege Ohar hau edo web-gunean bildutako baldintza partikularrak bete ezean, UVESCOk erabiltzaile horren web-gunerako sarrera mugatzeko, eteteko edo amaitzeko eskubidea duela, horretarako beharrezkoa izan daitekeen edozein neurri tekniko hartuta. Halaber, UVESCOk neurri horiek hartzeko eskubidea du, baldin eta zentzuz susmatzen badu erabiltzaile bat aipatutako tresnetan jasotako baldintzak urratzen ari dela.

Horrenbestez, atariaren erabilera-baldintza orokor hauek aplikatuko zaizkie atariaren bidez garatzen diren sustapen-jarduerei eta klubaren informazioa emateko jarduerei, baita zerbitzugintzari ere. Hartara, erabilera-baldintza orokor hauek arautuko dute erabiltzailearen atariaren barruko nabigazioa zein atariaren bidez eskaintzen diren zerbitzuak –bazkideei soilik edo publikoari oro har zuzentzen zaizkienak–. Azken jarduera horiek, halaber, ezar daitezkeen bestelako baldintza partikularren mende egon daitezke.
Baldintza partikular horiek ataria erabiltzeko baldintza orokor hauek ordezten, osatzen eta/edo aldatzen dituzte, eta horiek espresuki onartzea eska daiteke zerbitzuari hasiera eman aurretik. Edonola ere, UVESCOren SUPER AMARA txartelaren programaren baldintza orokorrak bazkideen eta UVESCOren artean sortzen diren harremanen euskarri juridikoa dira, eta web-gunea erabiltzeko baldintza orokorretan araututakoari espresuki aurkakotzen ez zaizkion guztian izango dira aplikatzekoak.

Atarira sartze hutsagatik eta/edo bertan barnean hartzen diren zerbitzuak erabiltzeagatik atariaren erabiltzaile bihurtzen zara. Atarian nabigatzeak eta atarian eskura dauden zerbitzuak erabiltzeak erabilera-baldintza orokor hauek guztiak inolako erreserbarik gabe onartzen direla esanahi du, baita zerbitzuetarako modu partikularrean ezartzen den beste edozein baldintza erreserbarik gabe onartzea ere –baldin eta zerbitzu horiek erabiltzean, zerbitzu horietan espresuki finkatzen diren berariazko baldintzak aintzat hartzen badira–.

UVESCOk erabilera-baldintza orokorrak aldatu, ordeztu eta/edo eguneratu ahal izango ditu, baita zerbitzuetarako modu partikularrean ezarritako berariazko baldintzak edo klausulak ere. Horretarako, aldaketa edo baldintza berri horiek benetan indarrean jarri baino 10 egun lehenago, gutxienez, argitaratu beharko dira atarian. Horrela, erabiltzaileek behar besteko aurrerapenez ezagutu ahal izango dituzte aldaketa edo baldintza berri horiek, indarrean jartzen direnean inolako kalterik sor ez dakien eta aldez aurretik ezagut ditzaten.

4. JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

Web-gune honek Espainiako legeria betetzen du, baita jabetza intelektualari eta industrialari buruzko nazioko eta nazioarteko legeria ere. Ez da inola ere ulertuko, erabiltzailea web-gunean sartzearen eta nabigatzearen ondorioz edo web-gunean eskaintzen diren produktuak edo zerbitzuak erabiltzearen, erostearen eta/edo kontratatzearen ondorioz, UVESCOk eskubide horiei –osorik edo zati batean– uko egiten diela, transmititzen dituela, horien lizentzia ematen duela edo lagatzen dituela. Erabiltzaileak erabilera eskubide pribatu hutsa du, soilik zerbitzugintzaz gozatzeko eskubidea du –Lege Ohar honen arabera–.

Izen eta marka komertzialen eta erregistratuen, logotipoen edo bestelako zeinu bereizgarrien erreferentziak –UVESCOren titulartasunekoak izan edo hirugarren enpresa batzuen titulartasunekoak izan– ezin izango dira erabili UVESCOren edo legezko jabeen adostasunik gabe. Web-gunera sartzeak edo web-gunea eta/edo bertako edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzeak ez dio inola ere erabiltzaileari web-gunean dauden marken, logotipoen eta/edo zeinu bereizgarrien gaineko eskubiderik emango –Legez babestuta daude–.

Edukien eta/edo zerbitzuen gaineko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztiak erreserbatuta daude, eta, bereziki, debekatuta dago web-gunean barnean hartzen diren edukiak eta/edo zerbitzuak, osorik edo zati bat, aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo banatzea, helburu publikoekin edo komertzialekin, baldin eta aurrez ez bada UVESCOren edo, hala badagokio, horien eskubideen titularraren baimen zehatza eta idatzia lortu.

5. KOMUNIKAZIOEN GAINEKO LIZENTZIA

Erabiltzaileak edozein motatako informazioa bidaltzen badio UVESCOri –web-gunean xede horretarako antolatu diren bitartekoen bidez–, erabiltzaileak alderdi hauek deklaratzen, bermatzen eta onartzen ditu: askatasun osoz egiteko eskubidea duela; informazio horrek ez duela urratzen inolako jabetza intelektualeko, markako, patenteko edo sekretu komertzialeko eskubiderik edo hirugarren baten beste edozein eskubiderik; eta informazio hori ez dela konfidentziala eta ez dela hirugarren batzuentzako kaltegarria. Erabiltzaileak onartzen du erantzukizuna bere gain hartzen duela, eta kalterik gabe utziko du UVESCO, erabiltzaileak berak edo bere izenean egiten duen edozein komunikaziorengatik. Erantzukizun horretan sartuko da komunikazioaren zuzentasuna, legezkotasuna, originaltasuna eta titulartasuna.

6. ERANTZUKIZUNAK ETA BERMEAK

UVESCOk ezin du bermatu web-gunetik egiten diren zerbitzuen edo ematen den informazioaren fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo egiazkotasuna. Horrenbestez, UVESCOk ez du hau bermatuko eta ez da honen erantzule izango:

(i) web-gunearen edukien jarraitutasuna;
(ii) edukien edo produktuetan huts egiterik ez egotea;
(iii) web-gunean edo hura hornitzen duen zerbitzarian birusik eta/edo bestelako osagai kaltegarririk ez egotea;
(iv) web-gunearen zaurtezintasuna eta/edo bertan hartzen diren segurtasun neurrien menderazintasuna;
(v) web-guneko edukien edo produktuen erabilgarritasunaren edo errendimenduaren gabezia;
(vi) UVESCOk web-gunean ezartzen dituen baldintzak, arauak eta jarraibideak urratzen dituen edozein pertsonak bere buruari edo hirugarren bati eragiten dizkion kalteak edo galerak, edo web-guneko segurtasun-sistemak urratzearen bitartez eragiten direnak.

Nolanahi ere, UVESCOk aditzera ematen du beharrezko neurri guztiak hartu dituela, bere aukeren barruan eta teknologiaren unean uneko egoeraren arabera, web-gunearen funtzionamendua bermatzeko eta web-gunean birusak eta gainerako osagai kaltegarriak egon daitezen eta erabiltzaileei transmiti dakien saihesteko.

Erabiltzaileak baldin badaki bidegabeko, legez kanpoko edo legeen aurkako edukiren bat dagoela, edo jabetza intelektuala eta/edo industriala hauts dezakeen arau-hausteren bat egon daitekeela, berehala jakinarazi beharko dio UVESCOri, klausulan adierazi bezala, UVESCOk bidezko neurriak hartu ahal izan ditzan.

7. ESTEKAK

7.1. Web-gunerako estekak

Debekatuta dago web-gune honetara eramango duten estekak ezartzea, baldin eta aurrez UVESCOk horretarako baimena eman ez badu. Nolanahi ere, UVESCOk esteka onartu ostean, honako baldintzetan ezarri beharko da esteka:

- Estekak web-guneko home pagearekin edo hasierako orriarekin lotuko du.
- Estekak ez dira web-guneaz bestelako Interneteko helbideen bitartez web-gunea bistaratzea ahalbidetuko duten frameak edo markoak izango, ezta web-guneko informazioa beste web-orri batzuetako informazioarekin batera erakutsiko duten bestelako bitartekoak ere.
- Esteka sartzen duen web-orritik (“web-gune estekadunetik”) ez da web-guneari eta/edo UVESCOri buruzko adierazpen faltsurik, okerrik edo akastunik egingo.
- UVESCOk emandako baimenak ez du esanahi: (i) web-gune estekaduneko edukiak edo gune estekadunetik egiten diren zerbitzuak babesten, laguntzen, egiaztatzen edo gainbegiratzen dituela; ezta (ii) web-gune estekadunaren edukian erantzukizuna duenik ere.
- Web-gune estekadunak zorroztasunez bete beharko du legea, eta ezin izango du inola ere eduki bere edo hirugarren batzuen honelako edukirik: (i) legez kontrakoa, kaltegarria, iraingarria, bortitza, desegokia edo moralaren eta ohitura onen aurkakoa (pornografikoa, bortitza, arrazista, eta abar) (“legez kontrakoak edo desegokiak”); (ii) erabiltzaileari oker ulertaraz diezaioketenak UVESCOk sinatzen, atxikitzen edo nolabait babesten dituela horko ideiak, adierazpenak edo espresioak, legezkoak zein legez kontrakoak; edo (iii) UVESCOren jardueraren arabera desegokiak edo ez-bidezkoak direnak.
Aditzera emandako baldintza horietako edozein betetzen ez bada, UVESCOk berehala eta aurrez jakinarazi gabe ezabatuko du esteka.

7.2. Web-gune estekatuak

Web-guneak erabiltzaileari beste web-gune batzuetara (“web-gune estekatuetara”) sartzeko aukera emango dioten estekadura-gailu teknikoak izan ditzake. Web-gune honek web-gune estekaturen bat badu, UVESCOk bitartekaritza-zerbitzugile gisa jardungo du, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (aurrerantzean “IGZL”) 17. artikuluan xedatutakoaren arabera. Legeria horretan aurreikusten denari jarraituta, UVESCO ez da web-gune estekatuaren bitartez emandako edukien eta zerbitzuen erantzule izango, salbu benetan legez kontrako zerbait eskaintzen ari dela jakinaren gainean jartzen ez badu eta esteka behar besteko arduraz desaktibatu ez badu.

Web-gune estekatuak edukitzeak ez du inola ere esanahi UVESCOk web-gune estekatu horietan jasotzen diren adierazpenak, edukiak edo zerbitzuak gomendatzen edo sustatzen dituela edo horiekin identifikatzen dela eta ados dagoela. Horrenbestez, UVESCOk ez du inolako erantzukizunik web-gune estekatuetako edukiarekin, ezta horien erabilera-baldintzekin eta pribatutasun-politikekin ere. Erabiltzaileak soilik du haietara sartzen den bakoitzean edo haiek erabiltzen dituen bakoitzean baldintza eta politika horiek egiaztatzearen eta onartzearen ardura.

Erabiltzaileak uste badu web-gune horretan legez kontrako edukiak edo eduki desegokiak daudela, UVESCOri horren berri eman ahal izango dio honako helbide elektronikoaren bitartez: uvesco@uvesco.com. Dena dela, komunikazio horrek ez du dagokion esteka hori ezabatzera behartuko UVESCO, eta ez du nahitaez ekarriko UVESCOk benetan jakitea web-gune estekatuaren edukiak legez kontrakoak direla, indarrean dagoen legerian aurreikusten diren ondorioetarako.

8. LEGEZ KONTRAKO JARDUEREN EDO JARDUERA DESEGOKIEN KOMUNIKAZIOA

Erabiltzaileak edo Interneteko beste edozein erabiltzailek web-guneko informazio edo edukiren bat edo haren bidez ematen den informazio edo edukiren bat legez kontrakoa edo desegokia dela baldin badaki, UVESCOrekin harremanetan jarri ahal izango da www.uvesco.es web-gunean eta alderdi hauek adierazi beharko dizkio:

- Komunikatzailearen datu pertsonalak: izena, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.
- Edukia edo informazioa legez kontrakoa dela argitzen duten gertakariak, eta hori dagoen helbide zehatza.
- Hirugarren batzuen eskubideak urratzen badira –hala nola jabetza intelektuala edo industriala–, urratzen den eskubidearen titularraren datuak ere bai, betiere komunikatzaileaz bestelako pertsona bada. Era berean, urratzen diren eskubideen titulartasuna egiaztatuko duen titulua aurkeztu beharko da edo, hala badagokio, titularraren ordez jarduteko titulua, komunikatzaileaz bestelako pertsona bada.

UVESCOk klausula honetan aurreikusten den komunikazioa jasotzeak ez du esanahi, IGZLaren arabera, komunikatzaileak adierazitako jarduerak eta/edo edukiak benetan ezagutzen dituela, baldin eta hori agerikoa edo nabarmena ez bada. Nolanahi ere, UVESCOk Lege Ohar honetan ezarritako arauen kontrako edukiak eteteko edo ezabatzeko eskubidea du, legez kontrakoak ez diren arren, eta kasuak kasu ondasun juridikoak hartuko ditu aintzat.

9. COOKIEAK

Jakinarazten dizugu www.superamara.es webguneak cookieak erabil ditzakeela egiten dituen zerbitzuetan, eta, horien bidez, nabigazioa erraz dezakeela eta zure lehentasunak aurrekarga ditzakeela. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure Cookie Politika.

10. PRIBATUTASUN POLITIKA

UVESCOk www.superamara.es web-gunearen bidez bildutako datu pertsonalak tratatu ahal izango ditu. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure Pribatutasun Politika.

11. IRAUPENA ETA ALDAKETA

UVESCOk hemen aditzera emandako baldintzak aldatu ahal izango ditu, guztiz edo zati batean. Horretarako, Lege Ohar hau argitaratzen den modu berean eman beharko du argitara edozein aldaketa, edo erabiltzaileei zuzendutako edozein motatako ohar bidez egin beharko du. Lege Ohar honen indarraldia, beraz, bat dator argitara dagoen aldiarekin, eta osorik edo zati batean aldatzen den arte egongo da indarrean. Une horretan aldatutako Lege Oharra izango da indarrean.

Baldintza partikularretan aditzera ematen denaren gainetik, UVESCOk edozein unetan amaitutzat edo etentzat jo dezake web-orriko edukietarako sarbidea, aurrez ohartarazi behar izan gabe eta erabiltzaileak kalte-ordainak eskatzeko eskubiderik izan gabe,

12. OROTARIKOAK

Klausulen goiburuak informatzaileak baino ez dira; ez dute Lege Oharraren interpretazioan eraginik izango, ezta hura kalifikatuko edo zabalduko ere. Lege Oharrean adierazten denaren eta zerbitzu zehatz bakoitzeko baldintza partikularren artean desadostasunak badaude, baldintza partikularretan xedatutakoa nagusituko da.

Epaitegi, auzitegi edo administrazio organo eskudun batek Lege Ohar honetako edozein xedapen, osorik edo zati batean, baliogabetzat edo aplikaezintzat jotzen badu, baliogabetasun edo aplikaezintasun horrek ez du eraginik izango Lege Oharraren gainerako xedapenetan.

UVESCOk Lege Ohar honetan jasotzen den eskubideren bat edo xedapenen bat baliatzen edo gauzatzen ez badu, ez du esanahi hari uko egiten zaiola, horren idatzizko onarpenik edo erabakirik ez badago bederen.

13. APLIKATZEKOA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

UVESCOren eta erabiltzailearen arteko erlazioak indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera arautuko dira. UVESCOk eta erabiltzaileak haien arteko eztabaidak eta/edo auziak Santander hiriko Epaitegien eta Auzitegien iritzipean jarriko dituzte, eta, horretarako, egoki dakiekeen beste edozein forutara jotzeari uko egingo diote espresuki.

 

EROSTEKO BALDINTZA OROKORRAK

1. EROSTEKO BALDINTZA OROKORREN ESPARRUA

Erosteko Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean “Baldintza Orokorrak”) eta, hala badagokio, ezar daitezkeen baldintza partikularrek espresuki arautuko dituzte bi alde hauen artean sortzen diren erlazioak: batetik, UVESCO SA (“UVESCO”), A-39.345.574 IFK duena, Kantabriako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoena (619 liburukia, 90 folioa, 4.871 orria) eta helbide soziala Corrales de Buelna herriko poligono industrial Los Barros, 23an duena; eta, bestetik, bezeroak, hau da, www.superamara.com web-guneko (“web-guneko”) Online Erostea atalean (“online denda”) erabilgarri dagoen online dendaren bidez eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak kontratatzen dituztenak.

UVESCOri buruzko informazio gehiago lor dezakezu www.superamara.com web-gunearen bidez, uvesco@uvesco.com helbide elektronikora mezu bat bidalita, edo 900 30 00 04 bezeroarentzako arreta telefonora deituta.

2. HARTZAILEAK

Online dendan eskaintzen diren produktuak hauei soilik zuzentzen zaizkie: (i) adinez nagusi diren pertsona fisikoei eta (ii) pertsona juridikoei. Bi kasuetan “kontsumitzaile” edo “erabiltzaile” gisa kontzeptuatuko dira Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak babesteko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuan eta beste lege osagarri batzuetan (“Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Legean”). Horrenbestez, adingabeek, supermerkatuek, saltoki handiek, handizkariek, banatzaileek, bitartekariek eta elikaduraren sektoreko bestelako profesionalek ezin izango dituzte eskuratu online dendaren bidez eskainitako produktuak –adierazpen bidez, eta ez modu mugatzailean–.

Webgunean erregistratutako pertsona joko da erabiltzailetzat. Behin erabiltzaile batek eskari bat (“eskaria”) egiten duenean eta eskaria osatzen duenean, bihurtuko da bezero.

3. EROSTEKO BALDINTZA OROKORREN ONARPENA

Online dendan erosketa bat egiteko, erabat eta erreserbarik gabe onartu beharko dira Baldintza Orokorrak eta, hala badagokie, erosketa arautzen duten baldintza partikularrak, betiere ondoren jasoko diren jarraibideen arabera.

Erregistratuta dagoen erabiltzaile batek erosketa bat egiten duen lehen aldian, dagokion checkbox-a markatu beharko du. Erosketak egiten dituen hurrengo aldietan checkbox-a aurrez markatuta agertuko da, baldintza orokorrak aldatu direnean izan ezik –kasu horretan baldintza orokorrak aldatu direla jakinaraziko da, eta erabiltzaile erregistratuak berriro markatu beharko du checkbox-a baldintza orokor aldatuen onarpen gisa–.

UVESCOk alde bakar batez eta edozein unetan aldatu ahal izango ditu baldintza orokorrak. Horrenbestez, erabiltzaileak arreta handiz irakurri beharko ditu baldintza orokorrak online dendara sartu behar duen bakoitzean, baldintza orokorretan aldaketak egon baitaitezke.

Baldintza orokorrak Lege Oharrarekin eta Erabilera Baldintzekin eta Pribatutasun Politikarekin osatzen dira. Web-guneko erabiltzaileek erosketa egin aurretik, horiek osorik onartu beharko dituzte, eta, behin onartu direnean, Baldintza Orokorretan barnean hartzen direla ulertuko da, bidezko lege ondorioetarako.

4. PRODUKTUAK ETA PREZIOAK

UVESCOk Online Dendan produktu sorta zabala eta askotarikoa eskaintzen du, eta pantailan horien prezioa eta ezaugarriak agertuko dira (“produktuak”). UVESCOk jakinarazten dizu Online Dendan bistaratu ahal izango diren produktuen irudiak produktu horiek identifikatzeko eta deskribatzeko soilik agertzen direla, eta azkenean bezeroari eman dakizkiokeenak desberdinak izan daitezkeela.

UVESCOk bermatzen dizu Online Dendan eskaintzen dituen produktu guztiak dauzkala, baina gerta daiteke une jakin batean ezin bermatu izatea erabiltzaile guztientzat edukitzea, ezta horiek eskaera egiteko unean eskatzen dituzten kopuruan ere. Eskaria entregatzeko unean, UVESCOk hautatu den produktuetakoren bat ez badauka, produktu hori eskaritik ezabatuko du eta bezeroari produktu horren prezioa deskontatuko dio eskariaren azken zenbatekoan.

UVESCOk bermatzen du Online Dendaren bidez hornitzen diren produktuek freskotasun- eta kalitate-estandarrik handienak betetzen dituztela. Halaber, produktuak ez direnean UVESCO denda batean jasoko, UVESCOk bezeroari jakinarazten dio produktu mota jakin bakoitzerako kutxa egokietan garraiatuko direla produktuak, eta, produktu freskoen kasuan, bereziki egokitutako kutxetan eta furgoneta isotermoetan.

UVESCOk erosketa egin zen egunean produktuak duen prezioa bermatzen dio bezeroari, entrega edozein egunetan egiten delarik ere; hartara, bezeroak eskariak egiteko unean dauden eskaintza guztiak baliatu ahal izango ditu, entregaren egunean eskaintza horiek jada indarrean ez badaude ere.

Bestalde, produktuen prezioa kilogramoko prezioa bada, hornitzen den produktuaren benetako prezioaren araberakoa izango da eskariaren azken zenbatekoa. Hori dela eta, erosketa prezioa eskarian ezarritako prezioaz bestelakoa izan daiteke eskarian pisu aldakorreko produktuak badaude.

UVESCOk jakinarazten dizu Online Dendan agertzen diren prezio guztiek aplikatzekoa zaien Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) gehituta dutela.

UVESCOk produktuen prezioak edozein unetan aldatu ahal izango ditu, alde bakarreko erabakiz eta aurrez ohartarazi behar izan gabe; produktuen salmenta aldi baterako edo behin betiko eten edo ezeztatu ahal izango du ere bai.

5. EROSTEKO ETA ORDAINTZEKO PROZEDURA

5.1. Kontratazioaren aurreko erregistroa

Online Dendan eskaria egiteko, erabiltzaileak aurrez erregistratuta egon beharko du web-guneko “Bezeroentzako sarbidea” atalean; erabiltzaile-izena, pasahitza eta helbide elektronikoa sartu beharko ditu. Erregistratzea doakoa da. Erabiltzailea erregistratu denean, datu pertsonalen atala bete beharko du eta, ondoren, online erosteko datuei buruzko atala.

Erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiltzaile bakoitzaren datu pertsonalak eta besterenezinak dira, eta bezeroak berak gorde beharko ditu. Hortaz, debekatuta dago horiek hirugarren batzuei jakinaraztea edo beste pertsona batzuek erabil ditzaten erraztea.

Hirugarren batzuek ezagut ez ditzaten, erabiltzaileek ez dituzte datu horiek libreta, paper, post-it eta abarretan apuntatuko. Hobe da memorizatzea.

Erabiltzaileak zantzuak baditu edo ziur badago hirugarren batek bere identifikazio-datuak eta pasahitza ezagutzen dituela, pasahitza aldatu beharko du. Horretarako, bere kontuko atalean sartu beharko du eta “Pasahitza aldatu” gainean klik egin beharko du. Bestalde, UVESCOk erregistroa baliogabetzeko eskubidea izango du, baldin eta erregistroa iruzurkeriaz erabiltzen dela hautematen badu.

UVESCOk jakinarazten dizu zure datuak konexio seguru bidez jasotzen direla eta web-gunea ere konexio seguru bidez bistaratzen dela; izatez, konexioa enkriptatuta dago eta SSL (Secure Socket Layers) protokolo bidez babestuta.

5.2. Erosteko prozedura

Bezeroak online egin ahal izango ditu erosketak eguneko 24 orduetan astelehenetik larunbatera bitartean.
Erabiltzaileak Online Dendan sartu nahi izanez gero, www.superamara.com webgunean erregistratu beharko da, eta une horretan bertan bihurtuko da bezero.

Behin erabiltzailea Online Dendan sartzen denean, pantailan agertuko zaizkio Online Dendan dauden produktuak, horien ezaugarriak eta prezioak barne. Produktuak atalka antolatuta, edo prezioen arabera edo marken arabera antolatuta bistaratu ahal izango dira, bezeroaren beharren arabera. Erabiltzaileak hautatzen dituen produktuak eskarira gehitu hala izango ditu, produktu bakoitzaren azpian agertzen den produktua eransteko botoian sakatuta. Pantailaren eskuinaldeko atalean agertzen den erosketetarako orgaren piktogramaren gainean jartzen bada sagua, erabiltzaileak bere eskariaren edukia bistaratu ahal izango du. Behin eskaria amaitutakoan, erabiltzaileak orga baliozkotzeko aukera hautatu beharko du, eta pantailan agertuko zaio entrega-egutegia. Erabiltzaileak erabilgarri dauden egunen eta ordu-tarteen arteko bat hautatu beharko du eskaria eraman dakion. Azkenean, erabiltzaileak erosketa ordaintzeari ekingo dio. Horretarako, pantailan agertzen diren argibideei jarraitu beharko die, hurrengo 5.3. atalean aditzera ematen denaren arabera.

Bezeroari jakinarazten zaio eskaria haren kreditu- edo zor-txartelean kargatuko zaiola. Nolanahi ere, UVESCOk eskaria egiten den unean eskariaren zenbatekoaren behin-behineko atxikipena egin ahal izango du bezeroaren kreditu- edo zor-txartelean.

5.3. Ordaintzeko bitartekoak

Erabiltzaileak pantailan agertzen diren jarraibide guztiei jarraitu beharko die ordainketa egiteko, eta unean une Online Dendan aditzera ematen diren ordaintzeko bitartekoak erabili ahal izango ditu.

Kreditu- eta zor-txartelen kasuan, erabiltzaile erregistratuak, erosketa amaitutakoan, aukera izango du etorkizuneko erosketetarako txartelen datuak modu seguruan gordeta uzteko (betiere PCI estandarra betetzen duen enpresa baten bitartez).

Bestalde, deskontu-kupoien edo kodeen erabilera hainbat alderdik baldintzatuta dago (kupoi edo kode horien berariazko baldintzen mende, dagokien produktuaren mende, erabiltzen dituenaren baldintzen mende, eta abar). Baldintza horiek erabiltzaileari jakinaraziko zaizkio erosketa-prozesuaren barruan, eta osorik bete beharko dira deskontu-kupoia edo -kodea erabiltzeko.

5.4. Dokumentu bidezko berrespena

Bezeroak eskaria amaitu duenean, bere ordenagailuko pantailan bistaratu ahal izango du eskaria eta/edo inprimatu ahal izango du eskaria; horrela, egindako kontratazioa eta eskariaren berrespen-zenbakia egiaztatu ahal izango ditu. UVESCOk erregistroaren unean adierazi den helbide elektronikora igorriko du egin den kontratazioaren justifikazioa, eta bertan baldintza guztiak adieraziko dira. Bezeroak eskaria amaitu eta hogeita lau (24) ordutara, gehienez, jasoko du bide telematiko bidez agiri hori.

6. EMATEA ETA JASOTZEA

6.1. Estaldura geografikoa

Online Dendan sartzean, helbidea eta posta-kodea adieraztea eskatuko zaio. Une horretan bertan jakinaraziko zaio bezeroari bere zonan eskaintzen den zerbitzua.

6.2. Emateko edo jasotzeko egutegia

Etxez etxeko entregak astelehenetik larunbatera bitartean egingo dira (larunbatetan goizeko ordutegian soilik), jai-egunetan izan ezik (jai-egun nazionalak, autonomia-erkidegokoak edo tokikoak izanik ere). Eskaria egin zen unean bezeroak adierazitako ordu-tartean emango dira erosketak.
Eskaria egiteko unean, bezeroak eskaria jasotzeko zer egutegi-aukera dagoen bistaratu ahal izango du.

6.3. Bidaltzearen edo ematearen gastuak

Sustapen berezi bat dagoen kasuetan izan ezik, hauek dira, bezeroak hautatutako modalitatearen arabera, eskaria bidaltzearen eta/edo ematearen gastuak (garraio-gastuak gehi prestaketa-gastuak):
? Etxean ematea: doakoa, erosketaren zenbatekoa 100 €-tik beherakoa denean izan ezik; kasu horretan, bidalketa-gastuak 4,5 €-koak izango dira eta prestaketa-gastuak 3 €-koak.

6.4. Etxean ematea

“Nire datuak” atalaren barruan, bezeroak hautatu ahal izango du eskaria Online Dendan erregistratu zenean adierazitako helbidean eman dakion, betiere Online Denda erabilgarri dagoen herrietan –6.1. klausulan adierazitakoaren arabera–.

Bezeroak eskaria egiteko unean erabilgarri zegoen egutegian hautatutako egunean eta ordu-tartean jasoko du eskaria.

Eskaria emateko unean, bezeroa adierazitako helbidean ez badago, bezeroarentzako arreta zerbitzua harremanetan jarriko da bezeroarekin entrega beste une batean egiteko. Kasu horietan, UVESCOk beharrezkoa baderitzo, bezeroak bere gain hartu beharko ditu eskaria berriro ematearen eta/edo jasotzearen kostuak –bezeroak hautatutako aukeraren arabera–.

Bezeroarentzako arreta zerbitzuak ez badu bezeroarekin harremanetan jartzea lortzen, UVESCOk eskaria ezeztatu eta desegingo du, eta bezeroak eskaria etxera eraman izanaren gastuak soilik ordaindu beharko ditu, 6.3. klausulak adierazi bezalaxe.

UVESCOk ezin badu eskaria bezeroak hautatutako egunean eta ordu-tartean eman, bezeroarentzako arreta zerbitzua bezeroarekin harremanetan jarriko da entrega berriro planifikatzeko. Bezeroak eskaria itzuli ahal izango du bera asetzen duen ordu-tartea eta/edo eguna ezartzea ezinezkoa bada.

7. UKO EGITEA

Bezeroak uko egiteko eskubidea erabil dezake; horretarako, bezeroarentzako arreta zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko du. Eskaria etxean eman zaion egunetik edo dendan jaso duen egunetik hasita, hurrengo hamabost (15) egun baliodunen barruan jarri beharko du harremanetan ondasun ez-galkorren kasuan, eta hurrengo hogeita lau (24) orduen barruan produktu galkorren kasuan (Online Dendako freskoen kategoriako ondasunen kasuan). UVESCOk produktua bezeroaren etxean jasoko du, eta eskaria itzultzearen ondoriozko zuzeneko kostuak UVESCOren kontura izango dira eskaria jasotzeko lehen saioan. Eskaria jasotzeko saio bat baino gehiago behar izanez gero, horiek bezeroaren kontura izango dira, 6.3. klausulan xedatutakoaren arabera.

8. ERANTZUKIZUNAK ETA BERMEAK

Erabiltzaile erregistratuaren edo bezeroaren erantzukizunpekoak izango dira:

• Baldintza Orokor hauetan xedatutakoa eta legea urratzen duten egintza guztiak, baita morala, ohitura oro har onartuak eta ordena publikoa urratzen dituztenak ere.

• UVESCOk, Online Dendaren bidez, produktuen funtzionamenduari eta erabilerari buruzko oharretan edo jarraibideetan aditzera ematen duenaz beste modu batean egiten den egintza oro.

• Eskuratutako produktuak erabiltzeko modua –UVESCO libratuta produktuen erabilera okerraren edo zuzenaren ondorioz eragin daitekeen edozein kalteren erantzukizunaz–.

• UVESCOk betetzea eskatzen duen formularioetako bakoitzean emandako datuen ziurtasuna, zuzentasuna, indarraldia eta gaurkotasuna.

• Hirugarren batek zuzenean edo zeharka eragindako kalteak eta galerak, baldin eta erabiltzaile erregistratuak edo bezeroak produktuak erosteko beharrezko datuak galdu baditu, norbaiti esan badizkio, deskuidatu baditu edo berari egotz dakiokeen kausaren batengatik hirugarren batek datu horiek jakin ditzan utzi badu.

UVESCOk ez du inola ere erantzungo honelako kasuak direnean:

• UVESCOri egotzi ezin zaizkion kausengatik Online Denda etetearen, amaitzearen edo funtzionatzeari uztearen ondorioz eragin daitezkeen kalteak eta galerak.

• UVESCOk ematen dituen jarraibideak eta/edo produktuak dakarren dokumentazioa jarraitu gabe bezeroak edo hirugarren batek produktuak gaizki erabiltzea, instalatzea edo tratatzea.

Aplikatzekoa den legeriaren arabera ezarriko dira produktuen berme-baldintzak, eta, legez eskatzen direnen gaineko bermeak direnean, kasuak kasu adierazten denaren arabera ezarriko dira.

9. BEZEROARENTZAKO ARRETA ZERBITZUA

UVESCOk bezeroarentzako arreta zerbitzua erabilgarri du astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara, telefono bidez (900 30 00 04) zein bide telematikoz (uvesco@uvesco.com), eta bezeroak onlineko kontratazio-prozesuan sortzen den edozein gorabeheraren aurrean bertara jo ahal izango du.

Horretaz gain, zure erreklamazioak Konfliktoen Erresoluziorako Plataforma Europearraren bitartez kudeatu ditzazkezu, honako helbidean:

https://webgate.ec.europa.eu/odr/main/?event=main.home.show&lng=ES

10. APLIKATZEKOA DEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza Orokorrak Espainiako legeria komunaren arabera arautuko dira, eta legeria hori aplikatzekoa izango da Baldintza Orokorretan xedatzen ez den guztian, interpretaziori, baliozkotasunari eta gauzatzeari dagokionez.

Baldintza Orokor hauen interpretazioan eta aplikazioan sor daitekeen edozein auzitarako, UVESCO eta Erabiltzaile Erregistratuak edo Bezeroak Santander hiriko Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren mende izango dira, norberaren foruari uko eginda, halakorik balego.

 

PRODUKTU FITXAN BILTZEN DEN INFORMAZIOARI BURUZKO OHAR MEZUA

Produktuen osagaiak zertxobait alda daitezke, produkzio-dataren arabera, jatorriko herrialdearen arabera, fabrikazio-plantaren arabera eta enpresa fabrikatzailearen arabera.

Informazio nutrizionala eta alergenoen informazioa informazio-helburuetarako soilik ematen da; ez da, beraz, aholku mediko bat edo nolabaiteko dieta bat. Mesedez, zure dietari buruzko gaiak kontsulta itzazu beti zure osasun-profesionalarekin.

UVESCO SAk eta bere laguntzaileek eta langileek ez dute pertsona batek gure datu-baseko elikagairen batekiko sentsibilitatea edo alergia izatearen erantzukizunik izango. Gure sistemetan egunero datu kopuru handia txertatzen denez gero, eta berrikusteko lanak egiten ditugun arren, gerta daiteke gaizki txertatu izanagatik kasuren batean gure datu-baseko informazioa bat ez etortzea produktuen etiketan adierazitakoarekin.

UVESCOk eta bere laguntzaileek eta langileek ez dute horren ondoriozko erantzukizunik; besterik gabe datuak aldian behin berrikusteko konpromisoa hartzen dute, gure sistemetan ahalik eta akats gutxien egon dadin. Akatsen bat hautematen baduzu, mesedez jakinarazi UVESCOri.

Zer produktuk ez dituzten alergeno jakin batzuk zehazteko garaian, fabrikatzaileen eta hornitzaileen osagaien adierazpenen mende gaude. Hornitzaileek haien produktuen osagaiak alda ditzakete edo haien produktuak prestatzeko modua alda dezakete; hortaz, mesedez, berraztertu zerrenda hori maiz, eta ziurtatu erosi nahi duzun produktuak zure premia dietetikoak betetzen dituen. Kontuan izan balio nutrizional horiek anoa estandarretan oinarrituta ematen direla aditzera, hau da, hirugarren batzuek deklaratutako edo produktuen etiketetan jasotako anoa estandarretan. Gure kalkulu nutrizionalari buruzko galderarik baduzu, jar zaitez harremanetan UVESCOrekin.