Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

LEKALEEN ezaugarriak

1. argazkia

Lekaleak landare lekadunen haziak dira; besteak beste, dilistak, txitxirioak eta babarrunak, eta batzuetan, hazi horien lekak ere kontsumitzen ditugu; horien artean daude lekak.

Aberatsak dira proteinatan (% 17-25) eta zuntz asko dute (idorreriari aurre egiten laguntzen dute). Horrez gain, mineral asko dituzte; adibidez, kaltzioa, magnesioa eta burdina, eta baita B taldeko bitaminak eta karbohidratoak ere.

Jende askori lekaleek sortzen dieten eta hainbesteko “beldurra” sortzen duen flatulentziarik ez izateko, jarri lekaleak beratzen egosi baino lehen eta egosi motel, edota egosi erramu, kumino edo mihilu pixka batekin. Funtsezkoa da ondo murtxikatzea eta infusio karminatibo bat ere (“haizeentzako”) har dezakegu lekaleak jan ondoren (erregaliza, anis berdea edo txinatarra, mihilua...)

Diabetikoek jan ditzakete lekaleak, “gozatzeko” erabiltzen den osagarririk gabe, betiere, eta azido urikoa altu dutenek astean bitan bakarrik jan behar lituzkete.

Lekale motak:

  • Alpapa.
  • Ilarrak, txitxaroa edo zalkea.
  • Indabak, babarrunak, frijolak, porotoak.
  • Txitxirioak.
  • Babak.
  • Lekak.
  • Dilistak.
  • Kakahueteak.
  • Soja.

Aurrerago emango dizkizuen aholkuetan adieraziko ditugu xeheago lekaleen propietateak eta motak.