COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

MANGOrik onena, momenturik onenean

1. argazkia

Jatorria Asiako hego-ekialdean duen mangoak bere elikadura-ezaugarri guztiak mantenduz hazteko ingurune ezin hobea topatu du Axarquia eskualdean (Malaga). 4.000 hektarea inguru, gure gorputzarentzat osasun-iturri den fruitu hau landatzera bideratuta.

Mango-barietate ugari badaude ere, Axarquian, batez ere, bost kultibatzen dituzte: Osteen, Tohmmy Atkins, Sensation, Kent eta Keith. Malagako mangoa gero eta fruta gutiziatuagoa da, nazio-mailan zein kanpoan. Hain zuzen ere, eskari handia izaten du Europako herrialdeetan, hala nola Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan.  

Duen zuntz kopuruagatik nabarmentzen da; idorreria saihesteko edo hari aurre egiteko balio du zuntzak. Gainera, odoleko kolesterol maila murrizteko balio du, baita obesitatea ere. Endekapenezko gaixotasunak arintzeko propietate onuragarriak ere baditu: izan ere, aberatsa da C bitaminan, eta horrek balio antioxidatzailea ematen dio. Hortaz, sistema immunologikoa indartzeko ere balio du mangoak, eta diuretikoa da. 

Erabilerak:

Mangoak, beste hainbat fruta subtropikalek bezala, erabilera ugari ditu sukaldaritzan. Zuzenean jan daiteke, postre gisa, edo etxeko postreak egiteko erabil daiteke, hala nola irabiakiak edo zukuak. Gero eta ohikoaga da entsaladetan topatzea ere, ukitu exotikoa emateko. 

On egin!