MARIANITOAK - SUPER AMARA Sukaldean

Marianitoa gure inguruan oso tipikoa den aperitiboa da. Bermuta du oinarrian, gilda baten laguntzaile ezin hobea da, eta zergatik ez, norberak nahi duen beste edozein pintxorena.
SUPER AMARAn, Sukaldean atalean, prestatzeko bi aukera oso erraz proposatzen dizkizugu; oso denbora gutxian egitekoak gainera.
Ez dago koktelgile aditua izan beharrik errezeta horiek egiteko eta zure gonbidatuak harrituta uzteko.
Osagaiak:
- Izotza.
- Bermu.
- Campari.
- Martini.
- Angostura.
- Laranja.
- Oliba.
- Mahatza.
- Anana.
- Martini txuria.
Elaborazioa:
- Izotza koktel-ontzira eta kopara gehitu.
- Bermuta, kamparia eta martinia gehitu. Irabiatu.
- Izotza kopatik kendu eta gin-a gehitu.
- Angostura, laranja oskola eta oliba gehitu.
- Mahatsak erretiluan ipini. Labean erre (15 minutu, 200ºC) eta katilura gehitu.
- Anana moztu eta zatitu.
- Izotza kopara gehitu. Martinia gehitu.
- Mahatsa eta ananaren broxeta ipini.