Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

MELOIA - UDARAKO FRUTA

1. argazkia

Kukurbitazeoen familiako fruta, kalabaza, kalabazina, pepinoa eta angurria bezala. Udan Zapo Azaleko Meloia ere badugu, urteko unerik onenean gainera.

A bitamina, betakaroteno eran (begietarako eta ikusmenerako egokia) eta C bitamina (endekapenezko gaixotasunak prebenitzen laguntzen duen antioxidatzaile indartsua) eta B ugari ditu.

Likidoak kanporatzen laguntzen duen potasio ugari ere badu. Ur asko duenez, udan jateko gomendagarria da: hidratazio gaitasun handia baitu.

MELOIAREKIN EGINDAKO KREMEN ADIBIDEAK:

  • Kalabazin- eta meloi-krema.
  • Pepino- eta meloi-krema jogurtarekin.
  • Meloi-krema hotza urdaiazpikoarekin.
  • Meloi-krema gazta-fresko irabiatuarekin.

Meloi- eta menda-gazpatxoa:

  • Meloi handi bat (2 kg. ingurukoa).
  • 100 cl oliba-olio.
  • Bi limoirekin egindako zukua.
  • Menda edo mendafin sorta bat.
  • Piperbeltz eho apur bat.
  • Tabasko saltsa tanta batzuk (aukerakoa).
  • Meloiaren mamia laukitan zatitu eta menda-hostoekin eta gainerako osagaiekin nahasten da.
  • Irabiagailuaz birrindu oso fin geratu arte. Oso lodi geratzen bada, ur hotz apur bat gehitu edo bahetu egin daiteke, arintzeko.