Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

MENOPAUSIA ETA BERE SINTOMAK

1. argazkia

Emakumeengan estrogenoen eta progesteronaren jaitsiera gertatzen den etapa normala da. Horren ondorioz, emakumearen ugaltzeko gaitasuna desagertu egiten da obulaziorik eta ondorengo hilekorik gertatzen ez delako. Menopausia deitzen zaio urtebete hilekorik gabe daramagunean; menopausia-aurrea, aldiz, aurreko aldiari.

Emakumearentzat nahiko desatseginak diren beste sintoma batzuk ere ager daitezke.

Sintoma horien artean, hauek nabarmendu behar ditugu:

  • umore-aldaketak.
  • gorputzeko aldaketak
  • antsietatea, tristura…

Gainera, handitu egiten da honako hauek jasateko arriskua: osteoporosia (hezurraren dentsitatea galtzen dute hezurrek eta horren gogorrak izateari uzten diote), hipertentsio arteriala, kolesterolaren igoera, gernu-ihesa, libidoaren jaitsiera, mukosen lehortasuna eta abar.

BEROALDIAK

  • Erlaxatzeko ariketak egitea.
  • Estutzen ez gaituzten kotoizko arropak erabiltzea. Geruzen arabera janztea, arropa erraz kendu eta berriro jarri ahal izatea.
  • Saiatu hauek ez harten: kafea, te beltza, oso elikagai beroak, bizigarriak (Coca Cola, Red Bull), azukre txuria, aurrez prestatutako jakiak, prozesatutakoak, haragi gorria (hamabost egunean behin).              
  • Hartu hauek: arrain urdina (astean hiru aldiz), fruitu lehorrak (kontsumo neurritsua), soja (esnea, jogurta, soja-ernamuinak…). Azken kasu horretan, salbuespena izango da hormona-mendeko bularreko minbizia duten edo izan duten emakumeen kasua; izan ere, sojaren kontsumoagatik dagoen eztabaida dela eta, hobe da elikagai hori ez hartzea.
  • Infusioak: erregaliza (kontuz hipertentsioa izanez gero) eta salbia ezin hobeak dira beroaldiak kontrolatzeko. Zalitzukia eta dong quai (kontuz antikoagulatzaileak hartzen dituztenak eta hipertentsioa dutenak) ere lagungarriak dira beroaldi gogaikarri horiek hobetzeko eta beste landare batzuk, hirusta gorria eta zimifuga (adibidez), aldiz, ezin hobeak dira menopausiaren sintomak kontrolatzen laguntzeko (hormona-mendeko tumoreak dituzten emakumeek ez lituzkete hartu beharko).

UMORE ALDAKETAK

  • Ondo lo egitea. Erlaxazioko, meditazioko ariketak egitea.
  • Ariketa neurriz egitea eta sekula ez iluntzeko 20:00etatik aurrera.
  • Omega 3 eta 6 gantz-azido asegabeak kontsumitzea: onagra, lihoa, txia, arrain urdina, fruitu lehorrak, ahuakatea.
  • B bitamina: arrautzak, garagar-legamia, arraina, itsaskia, ernamuinak, haragia, egoskariak, zereal osoak, fruitu lehorrak…
  • Txokolate beltza (ahalik eta puruena); izan ere, triptofanoa du, serotoninaren aurrendaria (ahal dela goizez eta ontza bat).
  • Pasio-lorea, lore bedeinkatua, garraiska… dira lagungarriak izan daitezkeen belar batzuk.

HIPERTENTSIOA

  • Oliba-olioa, arrain urdina eta fruitu lehorrak (gatzik gabe).
  • Ariketa neurriz eta ohikotasunez.
  • Ura edatea. Baraurik gaudela limoi zukua har dezakegu ur epelarekin, arazgarri bikaina baita eta gibela garbi mantentzen laguntzen digu.
  • Kontsumitu baratxuria, gordina baldin bada, hobe. Baratxuri, tipula, apio eta perrexilarekin salda ere egin dezakegu, eta egunean zehar hartu, diuretiko bikaina da.
  • Kontsumitu potasio askoko elikagaiak: zerbak, aza, bruselazak, espinakak, ahuakatea, txirimoia, babarrun pintoak, platanoak, sesamo haziak… likidoen atxikitzea prebenitzen eta laguntzen dute.
  • Elorri zuriaren infusioa har dezakegu; bihotzaren baleriana gisa hartzen da.

OSTEOPOROSIA/ OSTEOPENIA.

  • Hezurretako dentsitatea galtzea da…
  • Saiatu ez hartzen tabakorik, alkoholik, azukre zuririk, haragi gorririk, hestebeterik, azukredun freskagarririk eta karbonataturik; izan ere, fosforo askoko elikagaiak dira eta kaltzioa ondo xurgatzea mugatzen dute.
  • Kafearen eta gatzaren kontsumoa mugatu.
  • Kirola modu erregularrean egin,
  • Gehiegizko pisua kontrolatu,
  • Egunean 20 minutu inguru eman behar digu eguzki argiak,
  • Fruta, barazki (berdeak, hosto zabalekoak), izokin, sardina (hezurrarekin), fruitu lehorrak, sesamo, liho, txia haziak, kalabaza pipitak, lehen presioko oliba olio estra, brokolia, aza, piku lehorrak eta abar kontsumitzea.

BESTE AHOLKU BATZUK

  • Gainera, beste sintoma batzuen artean, gernu infekzioa gehiago ageri da: kotoizko arropa erabiltzea gomendatzen da, arropa esturik ez erabiltzea, salva-slipik ere ez erabiltzea, gernuari ez eustea, nahikoa likido edatea eta kalabaza pipitak eta ahabiak jatea. Gernu-inkontinentzia gehiago izaten da, beraz, Kegel ariketak egitea edo zoru pelbikoaren errehabilitazioa egitea gomendatzen da.
  • Pisua hartzeko erraztasun handiagoa dago, beraz, opil industrialik, hestebeterik, azukre zuririk, frijiturik… ez jatea gomendatzen da, eta aldiz, gehiago jatea fruta, barazkiak, fruitu lehorrak (neurriz), arrain urdina, haragi zuriak, lekaleak eta zereal integralak… betiere plantxan, lurrunetan, egosita… oliba olio birjina estra erabiliz eta neurriko ariketa fisikoa eginez.

AHOLKU OROKORRAK DIRA, ZALANTZARIK IZANEZ GERO, TRATAMENDUETARAKO, BETI MEDIKU EDO OSASUN PROFESIONALEN ESKU JARRI.