COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

NAFARROA, JATEKO MODUKOA, EZAGUTU GURE PROPOSAMEN GASTRONOMIKOAK

1. argazkia

Urriaren 19tik azaroaren 7ra Nafarroako kalitatea duten produkturik onenak SUPER AMARAn.

REYNO GOURMET MARKAK NAFARROAKO NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK KALITATEKO ZIURTAGIRIAREKIN BATERATZEN DITU. NAFARROAKO GOBERNUAK 2007AN SORTU ZUENETIK, ZIGILU HORI ESKAKIZUN MAILA ZORROTZENA DUTEN KONTSUMITZAILEENTZAKO ERREFERENTEA DA.

Arima, LUR HORREN ZAPOREA ETA USAINA osatzen duten hamaika txoko paregabe ditu Nafarroak. Ezinbesteko tokiak, hala nola, basoak, arroilak eta natura-erreserbak; ondare aberats bat Done Jakue Bidearen urrats bakoitzean; eta tradizioz eta ohituraz betetako kultura bat.

Toki ikoniko horietan, bertako gastronomiak oso aho-zapore ona uzten du eta, zaporeen bidez, foru-komunitateko oinarrietako bat erakusten du.

113 ENPRESATAKO 2.550 PRODUKTU baino gehiagok dute Reyno Gourmet marka eta, horren pean, Foru Komunitateko gastronomia onena dastatu eta aberastasun handienetako bat ezagut daiteke.

Azaroaren 7ra arte, bere gastronomiaren hautaketa zaindu bat topatuko duzu SUPER AMARAn. Nafarroako baratzetako barazkirik onenetatik hasi eta modu tradizionalean egindako gisatuetara. Nafarroako pikillo-piperrak, orburuak, tomateak edo zainzuriak bikainak dira. Nafarroako sekretuetako bat bere oliba-olio aparta izango ote da?

Ahatearen produktuak ere izango dira, hala nola, pateak edo foieak, eta baita txorizoa edo txistorra moduko txerrikiak ere; behi- eta ardi-esneaz eta esnekiez ahaztu gabe, esaterako, jogurta, mamia eta arroz-esne tradizionala.  Eta zer diozu bertako gazten inguruan? Erronkari edo Idiazabal jatorri-deitura duten gazta zoragarriak.

Gozoen munduan, marmeladak, txokolateak eta opilak topatuko dituzu, eta ekologikoa maite baduzu, askotariko zuku eta infusio ekologikoak.

Nafarroa ardoen lur bikaina da eta, horregatik, bere ardo beltzen, gorrien eta zurien hautaketa bat egin dugu. Patxaranak ere izango du bere protagonismoa. Ba al zenekien Nafarroan ere cava egiten dela?

Nafarroak asko du eskaintzeko eta SUPER AMARAn ibilaldi gastronomiko bat proposatu dizugu bere produktuen bitartez.

Hautaketa horretako produktu guztiak gure dendetan edo sarean topa ditzakezu.