Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

NOLA EGIN AURRE INSOMNIOARI?

1. argazkia

Ohikoa izaten da kontsultan lo-arazoak dauzkaten pertsonak topatzea, bai lo hartzea kostatzen zaielako, bai erraz lokartu arren gauean hainbat aldiz esnatzen direlako.

Hori dela-eta, hobeto lo egiten lagundu diezaguketen zenbait gomendio orokor emango dizkizuegu:

  • Ez egin ariketarik gaueko zortzietatik aurrera; suspertu egin gaitzake, eta, hortaz, lo hartzea zaildu.
  • Ez egin afari oparorik, eta, afaldu ondoren, itxaron pare bat ordu ohera joan arte. Une horretan gose izanez gero, hartu zerbait arina; hala nola, fruta pixka bat, jogurta edo kefir pixka bat.
  • Logelak tenperatura atsegina eduki behar du, 19 eta 21 gradu artekoa.
  • Erregulartasuna eduki behar da ordutegietan, bai afaltzeko orduan, bai ohera joateko orduan.
  • Erabili lo-jantzi erosoak; hobe kotoizkoak badira.
  • Ez erabili gailu elektronikorik (liburu elektronikoa, mugikorra...), eta, jende askok lokartzen laguntzen diela esaten duen arren, saihestu ohean telebista ikustea.
  • Saihestu edari bizigarriak (kafea, te beltza...) edatea arratsalde-gau partean.

Elikagai batzuek loa hobetzen lagundu diezagukete; adibidez, hauek:

  • Oloa
  • Ekilore-haziak
  • Esnea
  • Platanoa
  • Espirulina

Halaber, infusio hauek ere lagundu diezagukete:

  • Pasio-lorea
  • Baleriana
  • Lupulua
  • Ezki-ura
  • Mitxoleta

Eraginkorra izan daiteke melatonina hartzea.

GOMENDIOA: Galdetu beti osasun-arloko profesionalei zure bizi-osasun ohituretan aldaketak egin aurretik.