Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

OHITURA ONAK GABONETARAKO

1. argazkia

Gabonetan aurre egin behar izaten diogun borrokaren lehen rounda igaro berri dugu; izan ere, borroka handia izaten dugu, alde batetik, elikadura-ohitura onak mantentzen saiatzearen eta, bestetik, egunotan, jaiegunetan aurrean ditugun jan-edanekin zein sobera geratzen diren eta egunotan amaitzen ditugun jan-edanekin dugun desastrearen artean.

Baina beti egin dezakegu horren inguruan zerbait. Argi izan behar dugu ospakizunen egunetan ezin dugula itsutu jan behar dugunarekin, dietan sartuta ez dagoela pentsatzearekin, ohituren araberakoa ez dela pentsatzearekin eta abarrekin. Eta, horretarako:

  • Ospakizun-egunetan beti egon daiteke barazkien platerkada bat (gainera, orain garai ezin hobea da honako hauek jateko: eskarola, azalorea, kardua, orburuak, borraja…) haragi errearekin batera jateko. Postrea, bestalde, fruta batzuekin has dezakegu (anana, mahatsa, mangoa…) gainetik txokolate beltzez estalitako broxeta batean, fruitu lehor batzuekin eta gero, Gabonetako gozoki batzuk jan ditzakegu neurriz (urtean behin bakarrik izaten dira Gabonak).
  • Mokadu bat jateko garaian (ez da inoiz halakorik falta izaten gure mahaietan), gehien gustatzen zaiguna edo etxean ohituraz jarri ohi duguna jan dezakegu, baina nik ideia batzuk emango dizkizuet: landare-pateak (piper gorriarekin, oliba beltzekin, alberjiniarekin eta abarrekin egindakoak), hummusa barazkien makilatxoekin, barazkizko kroketak (nik espinakazkoak egin ditut, perretxiko eta pinaziekin), itsaski edo urdaiazpiko pixka bat…
  • Neurriz edan alkohola; jaiegunetan bakarrik edan, noski.

Gainerako egunetan, jaiegunen artekoetan, ez edan halakorik.

  • Egin ariketa egunero; oinez ibiltzea ariketa bikaina da! Gutxienez ordu erdiko txangoak aktibatu eta horrenbeste gantz ez pilatzen lagunduko digu!
  • Gainerako egunetan, gehienetan sobera geratu ziren eta berriz berotutako elikagaiak eta geratu diren polboroiak eta turroia jaten ematen ditugun egun horietan, ohitura onetara itzuli, sobera geratutako janariak biltzen dituen erretilua bistatik kendu eta sobera geratu zaiguna izoztu egin behar dugu; izan ere, etorriko dira ospakizun-egun gehiago sobera geratutako hori aprobetxatzeko (ez da ezer bota behar). Hala, gure egoskari maiteetara (propietate nutritibo bikainak dituzte), neguko barazkietara (brokolia, azalorea, erromaneskoa, borraja, orburuak…), haragi zurietara (plantxan, labean…), arrainetara (lurrunetan, egosita…), nutrizioari dagokionez bikainak diren arrautzetara eta zereal integraletara (arroza, pasta…) itzuli beharko dugu.
  • Ez utzi eguneko otorduren bat egin gabe bizkor argaldu nahi izateagatik; hori beharrean, erabili sena; itzuli ohitura onetara barazkia, fruta, egoskariak, fruitu lehorrak eta abarrak gure eguneroko janarian egon daitezen.
  • Ondo hartu atseden; izan loaren higiene egokia.
  • Eta, batez ere, gozatu, saiatu ondo egoten, nahiz eta egunok oso atsegin ez izan!

EGUBERRI ZORIONTSUAK ETA 2019 URTE ONA IZAN!!!