ONDO LO EGITEKO OHITURA EGOKIAK

Pertsona askok, urteak egin ahala “ez dut gustura lorik egiten”, “lo hartzea kostatzen zait”, “askotan esnatzen naiz”… eta antzekoak jasaten dituzte
Hona hemen hobeto lo egiteko eta gainera, atseden hartzeko, balio dezaketen zenbait jarraibide:
- Egunero kirola egitea (adibidez, 30 minutuz ibiltzea). Behin ere ez arratsaldeko zortziak ondoren.
- Afari arinak egitea eta afaldu ondoren bi ordu itxarotea lotara joan aurretik.
- Ohean gailu elektronikorik ez erabiltzea (mugikorrak, ordenagailuak…) eta ohean lanik ez egitea.
- Oheratzeko ordutegi finkoak mantentzea.
- Logela lasaia, iluna eta tenperatura atseginekoa izatea.
- Siesta luzeak saihestea. Bazkalondoan deskantsatu edo lo egin daiteke, betiere, 20 minutuak gainditu gabe.
- Kafeina, teina, alkohola, duten edariak saihestea, bereziki iluntzean.
- Ohean ordu erdiz egon ondoren, lo hartzen ez bada, jaiki eta erlaxagarria den zerbait egitea.
Landare hauen infusioak hartzea:
- Garraiska.
- Ezki-ura.
- Belar bedeinkatua.
- Pasiflora.
- Mitxoleta.
Melatonina ere hartu daiteke (1.98 mg.), oheratu baina ordu erdi lehenago; izan ere, loaren zikloak erregulatzeko balio du.