COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

OTSAILEKO AHOLKUAK

1. argazkia

D BITAMINA:

Zenbait ikerketak diotenez D bitamina nahiz C bitamina maila egokiak izatea (horretaz hitz egin genuen joan den hilean) lagungarri izan daiteke Covid-19aren aurreko prebentziorako, baita kutsatuz gero ere, prozesuaren iraupena laburragoa izan dadin.

D bitaminaren kasuan, ikusi da arnas sindrome akutua murritz dezakeela.

Horregatik gomendatzen dizuegu, beti gomendatzen diren jarraibide egokien baitan (jarduera fisikoa, ez erretzea eta abar), gure elikaduran D bitamina asko duten elikagai hauek sartzeko.

  • Arrain urdina.
  • Arrautza-gorringoa.
  • Gazta, esnekiak.
  • Perretxikoak, barrengorriak.
  • Ahuakatea
  • Oilasko- eta txahal-haragia.
  • Merkatuan bitamina horrekin aberastutako edari begetal edo zerealak ere topa ditzakegu.

Beti esaten dugun moduan, egin dezakegun guztia, gure burua zaintzea, elikadura egokiarekin laguntzea, ongi etorriko zaigu!


GARI-ZAINZURIAK:

Une onenean dagoen ortuaria (egia da merkatuan urte osoan egoten dela, baina udaberrian egoten da onenean) da, eta sukaldean erabilera moldakorra du, prestatzeko oso erraza da gainera.

Bitaminaz betea: A (ikusmenerako bikain), C (antioxidatzailea eta sistema immunitarioa suspertzen du), E (antioxidatzaileen artean antioxidatzaileena), eta mineral ugarikoa: Potasioa, Kaltzioa eta Fosforoa, besteak beste.

Bitxikeria: Zainzuriak jaten ditugunean, gure txizaren usaina aldatu egiten da; izan ere,  Azido Asparagusikoa deskonposatu egiten da urdaileko entzimen eraginez eta Metanetiol izeneko produktu bihurtzen da (“mofeta esentziaren” antzeko produktua da), eta horregatik du usain hain bereizgarria. Ez dute denek usaintzen usain hori (aldagai genetikoengatik).


NEKE PANDEMIKOA:

Europako biztanleen %60 inguruk dugu Neke Pandemikoa. Benetan ez da kontu patologikoa, bizi dugun egoera honen aurreko egokitzapena baizik. Izan ere, ziurgabetasun-egoera honek insomnioa, tristura, apatia sortzen du, lehen gustatzen zitzaizkigun gauzak egiteko gogorik ez izatea (anhedonia), neke-irudipen handia eta abar.

Horretarako, zenbait aholku sinple emango dizkizuet, une horiek hobeto kudeatzen laguntzeko:

  • Egin jarduera fisikoa egunero. Nire aholkua da aire zabalean egitea (beti aholku sozio-sanitarioak errespetatuz), nire ustez, horrek “deskonektatzen” laguntzen baitigu, eta gainera, D bitamina xurgatzen laguntzen digu.
  • Ondo lo egitea. Lo egiteko zailtasunak baldin baditugu, badakigu bizkorgarriak saihestu behar ditugula, ordutegi erregularrak mantendu, goiz eta arin afaldu, ordu eta erdi itxaron oheratu aurretik, arratseko zortzietatik aurrera jarduera fisikorik ez egin eta abar, eta erlaxatzeko infusioak har ditzakegu (mitxoleta, otsaihena, belar bedeinkatua eta abar), melatonina (osasun-profesionalei kontsultatu).
  • Saihestu ultraprozesatuak eta elikadura-jarraibide egokiak mantendu.
  • Ez entzun egun osoz pandemiarekin lotutako albisteak (informatuta egon bai, baina gehiegizko informaziorik ez).
  • Jarduera positiboak egin, adibidez, musika entzun, pintatu, irakurri eta abar, gustatzen zaizkigun jarduerak eta ondo sentiarazten gaituzten zaletasunak berriz hartu.
  • Meditazioa, yoga egin.
  • Sentitzen ari garen horren aurka ez egin, zer pasatzen ari zaigun pentsatzen saiatu eta hori gainditzeko gauzak egingo ditugu!
  • Eta Carpe Diem (oso erabilia, baina une hauetan garrantzitsuena da)

KONBUTXA:

Oso boladan dagoen edaria, baina zer da?

Te-infusioa da (normalean te beltza edo berdea, edo bien nahasketa); Bakterio eta Hartzigarri sinbiosi batekin (SKOBY edo Konbutxa onddoa, talo gelatinakara baten formarekin) hartzitzen da, eta hartzitutako edaria sortzen da, zapore azido leunarekin eta burbuila gutxi batzuekin, ekintza probiotiko nabarmenekoa. Haietako batzuei, gainera, fruta-zuku naturalak gehitzen zaizkie hartziduraren ondoren.