Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIAK

PRESTA DEZALA ANDERREK! - HEMEN DA SUPER AMARA i-Super BERRIA

1. argazkia

SUPER AMARAren i-Super eta Ander Gonzalez: sukaldaritza erraza eta harrigarria.

Aurten, betiko osagaiak inoiz ikusi ez duzun moduan prestatuta Ander Gonzalezen eta SUPER AMARAren i-Superren eskutik.

Nola prestatu antxoa batzuk etxe guztia haien usainarekin bete gabe? Nola zuritu zainzuri batzuk modu errazagoan? Marrubiak eta mascarpone gazta… uztartze ona al da?

Norbaitek maite dituenak txundituta utzi nahi baditu betiko osagaiekin, baina modu berezian prestatuta, oso lan erraza izango du. Horretarako, Ander Gonzalez jar dezake sukaldean lanean nahi duen guztietan. 

SUPER AMARAren i-Super onlineko errezeten aplikazioak aurten errezeta berriak eskaintzen ditu eta, horiei esker, familiarentzat edo lagunentzat janaria prestatzea dibertigarriagoa eta harrigarriagoa izango da.

Astelena jatetxeko Ander Gonzalez sukaldari donostiarraren eskutik, aplikazio honi esker, SUPER AMARAko bezeroek errezeta bakoitzerako erosketa-zerrenda edo platerkada bakoitza pausoz pauso egiteko bideoa jasoko dituzte.

Errezeta errazak, baina oso zaporetsuak dira. Modu erraz eta soilagoan janaria prestatzeko metodo errazak eta ezusteko trikimailuak topatuko dituzu.

Urte osoan aktibatzen joango den eta 4 errezeta gozorekin lehen fase honetan hasiko dugun menu osoa:

  • Erretako antxoak piperrekin.
  • Zainzuriak onddo-maionesarekin.
  • Modenan salteatutako marrubiak mascarpone gaztarekin
  • Fideoen risottoa begihandiekin

Urte osoan, i-Super aplikazioak ukitu berezi eta errazarekin prestatutako sasoiko janariak aktibatzen jarraituko du sukaldean hasiberriak direnek zein beteranoenek janaria prestatzeko metodo berriak ezagutu eta betiko platerkadak inoiz ikusi gabeko moduan prestatuta ezagut ditzaten.

SUPER AMARAren eta Ander Gonzalezen helburua izan da sukaldaritza gozo eta osasungarria eskaintzen duten osagai naturalen erabileran oinarritutako plateren aukeraketa berria sortzea.

Gaurtik hasita, eskuragarri daude lau errezeta berri hauek SUPER AMARAren i-Super aplikazioan eta www.i-superamara.com webgunean.