Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

¿QUÉ ES EL MAGNESIO?

1. argazkia

Funtsezko minerala da zeluletako DNA eratzeko (zelula guztien oinarria, beraz). Funtsezkoa da, baita ere, gihar-sistemak, nerbio-sistemak eta immunitate-sistemak ondo funtziona dezaten. Gainera, oso garrantzitsua da hezurrak sendo izateko.   

Helduek egunean 310-420 mg hartzea gomendatzen da, betiere, adinaren eta generoaren arabera.

Magnesio falta izateak arranpak, nekea, suminkortasuna, estresa eta abar eragin ditzake. Hala ere, askotariko elikagaiak janez gero, fruta, barazkiak, lekaleak, fruitu lehorrak... zaila da magnesio-falta izatea.  

Hona hemen magnesio asko duten elikagaiak:

  • Fruitu lehorrak
  • Zerbak
  • Espinakak
  • Ahuakatea
  • Kakaoa
  • Aranak
  • Lekaleak
  • Garagar-legamia
  • Galorratza
  • Sesamo haziak
  • Ekilore-haziak

Askotariko frutak eta barazkiak, kolore batzuetakoak eta besteetakoak jaten baditugu lekale, fruitu lehor, arrain urdin, bihi osoko zereal eta abarrekin batera, behar adina makro eta mikroelikagai eskuratuko dugu (kasu berezietan izan ezik; adibidez, eriondoan egonez gero edo gaixotasun jakin batzuk izanez gero. Horrelakoetan, osasun-arloko profesionalei kontsulta gin behar zaie).