COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

SUPER AMARAN REALZALEAK GARA

SUPER AMARAn erosita, Realeko zure abonamendua DOAN atera diezazuke.

Lot itzazu Real Sociedad eta SUPER AMARAko txartelak.

Gure talde txuriurdina animatzea gutxiago kostatuko zaizu.

Webgunera jo
Realzale, SUPER AMARA

Nola funtzionatzen du?

Lotu SUPER AMARAko zure txartela Realzale Programarekin eta gure urdaitegietan, harategietan, arraindegietan eta fruterian egiten dituzun erosketen %3,5-a puntu bihurtuko dira. Anoetara zenbat aldiz joaten zaren kontuan hartuta, puntu horiek euro bihurtuko dira, eta horiek zure hurrengo bazkide-kuotaren preziotik deskontutako dira. Zenbat eta gehiagotan joan, orduan eta deskontu gehiago lortuko dituzu; ez dago mugarik, beraz, zure bazkide-karneta doakoa izatera irits daiteke.

Realzale, SUPER AMARA

Nola identifikatuko naiz?

Lotura egiteko prozesua oso erraza da: tramite bakar batean, zure SUPER AMARA txartelarekin lotu ahal izango dituzu nahi dituzun Realeko karnet guztiak: bazkideenak, akziodunenak, RS Lagunarenak edo RS Fan-arenak. Bi aukera dituzu, aurrez aurrekoa eta onlinekoa:

Aurrez aurrekoa: gure edozein SUPER AMARA dendatako informazio-puntuetan. zure SUPER AMARA Txartelarekin lotu nahi duzun/dituzun Realeko karneta/karnetak aurkeztu beharko duzu/dituzu, besterik ez. Une horretatik aurrera, ez duzu erakutsi beharrik izango erosketak egiten dituzun aldiro, nahikoa izango baita zure NAN zenbakia edo telefonoa ematea, orain arte zure SUPER AMARA Txartelarekin egiten duzun bezala.

Online: oso erraz, zure datuekin sartu ostean SUPER AMARAko zure kontuan topatuko duzun estekaren bidez.

Realzale, SUPER AMARA

Realeko zenbat karnet lotu ahal izango ditut SUPER AMARA Txartelarekin?

Nahi duzun adina Realeko karnet lotu ahal izango dituzu: bazkideenak, akziodunenak, RS Fan-arenak edo RS Lagunarenak. Realeko karnet bat baino gehiago lotuz gero, SUPER AMARAko erosketetan metatutako puntuak besterik zehaztu ezean zer karnetetara bideratzea nahi duzun zehaztu beharko duzu.

Puntuak besterik zehaztu ezean ezarritakoa ez den beste karnet batera bideratzea nahi duzun bakoitzean, kutxan aurkeztu beharko duzu erosketa egitean.